
Ez dira Tena bailarako hirumilakorik ezagun ezta gehien igotzen direnak ere, baina ibilbide osoan Balaitus, Arriel eta Palas mendien ikusmira ederra izango dugu.
Smithy
Ez dira Tena bailarako hirumilakorik ezagun ezta gehien igotzen direnak ere, baina ibilbide osoan Balaitus, Arriel eta Palas mendien ikusmira ederra izango dugu.
Pirinioetako gandorren artean klasiko handia, zailtasun eramangarria duena eta, bide batez, hirumilakorik zailenetako bat eskalatzeko aukera emango diguna. Gehiago eskatu daiteke?
Bide itzela da, maisuki irekia, zailtasun mailari dagokionez zailtasun ertainekoa eta dagoeneko klasika handian bihurtu dena. Atxeritoko gailurrera iristeko modu elegantea, inongo zalantzarik gabe. Ezagutu nahi?
Elefante baten burura tronpatik igota al zaudete? Hau izan daiteke lehen aldia...
Nork ez du Alberto Rabada eskalatzaile handiaren bide bat eskalatzearekin amestu? Bide hau abiapuntu polita izan daiteke.
Riglosko eskalada munduan hasteko bide aproposa edo, batzuen ustez, aproposena. Ezagutu nahi al duzu?
Larrunera oinez, korrika, bizikletan, kotxean eta trenez igotzerik badago. Badakizue eskalatzen ere igotzerik dagoela?
Ez da harritzekoa Uharte Aiztondoko eskolan eskalatzea gustuko dutenen artean bide hau ezezaguna izatea, ondoko bideen artean ezkutatuta baitago. Ezagutu nahi?
Granito trinkoa, itsasoa gertu, lasaitasuna. Hauek izan daitezke Muganixeko mendebaledko ezproiko eskalada bideek eskainiko digutena. Bide hauek ezagutu nahi?
Tertangako zirkotik zintzilik, Arrastaria haranera otoitzean ari den harrizko fraile erraldoia da Fraileburu. Bertan dokumentatuta dago Euskal Herriko lehen eskalada. Eskalada hau ezagutu nahi?
2018an Eginon irekitako hainbat luzeetako azken eskalada-bidea. Ezagutu nahi?
Ipar Euskal Herrian badago zer eskalatu, ona hemen adibide garbi bat, bide motz bezain ederra eskalada eskola ikusgarri eta zainduan.
Dent D'Orlu mendiko ekialdeko horma ikusgarrian kokatutako bide luzeetako batekin natorkizue. Zailtasun ertaineko bidea, horma honetako granito itsasgarrian ohitzeko bide aproposa.
2018an Antxon Gorrotxategik (Susana Agirre eta Iñaki Zuzarekin batera) Ziordian irekitako azkeneko bidea. Ondoan dituen beste bideen estilo eta modu berekoa eta zailtasun ertainekoa izanda, goiz polita pasatzeko bide ederra izan daiteke.
“Fliparax” bide ederra da eta bertan eskalada mota ezberdinak praktikatzeko aukera izango dugu: itsasgarritasunezko pasabideak, harkaitz-plakako eskalada, babariar teknikarekin eskalatuko ditugun harlauzak eta sabaiak. Ezagutu nahi?
Askorentzat “Lore Festa” Eginoko luzerik ederrena duen bidea da. Ezagutu nahi?
Nork ez du desiratu Aspe mendia eskalatzea? Eta neguan? Hona hemen neguko eskaladarik klasikoena.
Aspe bailarak ezkutatzen duen altxorretako bat da Ronglet, beharbada oso ezaguna ez dena. Ezagutu nahi?
Korridore klasikoenetakoa sumendi izan zen mendi ezagunetako batean. Eta gainera etxetik urrun joan gabe...
Amildegia oinen azpian, zerutik zintzilikatutako erlaitzaren zerharkaldia eta gainera etxe ondoan. Osagai nahikoak ez al dira bertara hurbiltzeko?
400 metroetatik gorako horma ekipatuak, zailtasun eramangarria, sabaiak, diedroak eta harkaitz-plakak eskalatzeko aukera: zer gehiago eskatu daiteke?