Espainiako Auzitegi Gorenak ebatzi du bakarrik dauden migrante adingabeek gizarte laguntzak berezko diru sarrera gisa aurkez ditzaketela bizileku baimena eskatzeko orduan.
Gaur eta maiatza bitartean zerrendako iparraldean gosetea hasiko da, erakunde horren txosten baten arabera. Borrellek gosea «gerrarako arma gisa» erabiltzea leporatu dio Israeli.
Basterrak salatu du erakundeek, konpromiso batzuk hartu arren, ez dietela erantzun nekazarien «eskaera zehatzei». Horregatik, protestan segituko dute datozen egunetan ere.
Donostiako Parte Zaharreko ostalaritza establezimenduek hamalautik gora sute izan dituzte azken urteotan, eta bizilagunak kezkatuta daude: «Auzoan gertatzen ari dena iragarritako sute baten kronika da». Udalak ikuskapen protokolo berria aurkeztu du.
Euskarak aitortzarik eta ofizialtasunik ez duen eremuetan ibili da goizean Korrika: herritarrek ongietorria egin diote Trebiñu inguruan, eta Arabaren parte direla aldarrikatu. Gasteiztik ere igaro da, eta jendez lepo aurkitu ditu kaleak.
Astelehen arratsaldea. Eguzkitan ondo, baina itzaletan hobeto. Nekatuta eta irribarretsu agertu da elkarrizketara, Arabako Bertsolari txapelketako une esanguratsuak aletzera.
Presidenteak botoen %87 bildu ditu Errusiako presidentetzarako hauteskundeetan, eta 2030era arte agintean jarraitzeko moduan da. Parte hartzea %74koa izan da, 1991z geroztiko handiena. Mendebaldeak salatu du irregulartasunak izan direla.
Berriz ere, Espainiako Hezkuntza Artistikoen Legetik kanpo geratu da zirkua. Horrek ondorioak ditu Hego Euskal Herriko zirku eskolentzat: titulazioa ez da ofiziala, eta zirku ikasketak egin dituzten profesionalek ezin dute hezkuntza publikoan irakatsi.
'Komunikazioa adimen artifizialaren menpe?' jardunaldiak egingo dituzte bihar, San Telmo museoan. Adimen artifiziala komunikazioan zertarako erabil daitekeen, horixe izango dute hizpide, bost adituren lekukotasunak oinarri hartuta.
‘Behin bizitzea’ du izenburua Garik Maldanbera taldearekin batera ondutako disko berriak. Orkestra kutsuz, atmosfera iradokitzaile eta poetikoa lortu du Karmele Jaio, Txuma Murugarren, Iñigo Astiz eta Jon Benitoren hitzen laguntzaz.
Aldi hau kontatzeko tresna ezinbestekoa da feminismoa. Eguneroko bizitzako korapiloak ulertzen, aniztasuna islatzen, konplexutasuna askatzen eta emakumeen ahalduntzea elikatzen saiatuko da BERRIA atal honetan.
Munduko eta Euskal Herriko ingurumen albisteak biltzen ditu BERRIAk leiho honetan. Klima, biodibertsitate eta ekologia krisiak egunero zipriztintzen dute eguneroko errealitatea, eta BERRIAk behar den sakontasunez kontatu nahi dizkizu horri buruzkoak.
Baskoniak Belgraden jokatuko du gaur Euroligako jardunaldi bikoitzaren asteko lehen partida. Hobekuntza nabarmena izan du Ivanovicen taldeak, eta gertu dauka kanporaketen aurreko lehietarako sailkapena.
Maiatzaren 19an izango da iraupen luzeko martxen artean beteranoena eta entzutetsuena (68 km), Aralarko Adiskideak elkarteak antolatuta. Bihar zabalduko dira izen-emateak.