Edukira joan

Publizitatea

Top 8

1 Formula handi egin dute gidariek eta haien arteko lehiek. Haiek dira metal, karbono eta erregai multzo bat martxan jarri eta bizitza ematen dietenak. Teknologia asko aldatu da urteen poderioz, autoen itxura bezala. Duela berrogeita hamar urte auto astunak ziren, gidariek ez zuten babesik eta gidaketa irristatzearen kontrolean oinarritzen zen. Gaur egun, irrist egitea denbora galtzea da, eta gidariek askoz ere autoa azkarragoak dituzte esku artean.

Baina gidariak egokitu egin dira, eta onenak beti aritu dira lehen postuetan. Askok galdetzen diote bere buruari zer gertatuko zen Fangiok gaur egungo auto bat gidatuko balu, edo Alonsok garai hartako Ferrari handi bat. Seguruenik, autoari zuku guztia aterako zioten, lehen bezala orain ere.

Titulua gidari askok irabazi dute, baina gutxi dira hirutan lortu dutenak. Lorpen hori onenen eskura bakarrik dago, ez baita urte bateko zortea, ezta bi urteko dizdira ere. Zortzi gidari izan dira gauza titulua gutxienez hirutan irabazteko, 1 Formularen historia guztian zehar barreiatuak. Horiek dira hemen tokia lortu duten gidariak.