Edukira joan

Publizitatea

Hemeroteka

2010-03-16

Bat bakarrik dago pozik

Fernando Alonsok irabazi du Bahrainen, 1 Formulako Munduko Txapelketako aurreneko lasterketa

2010-03-13

Historia eginez eta berreginez

Bahrainen hasiko da, bihar, 1 Formulako denboraldia, azken urteotako ikusgarriena Lau munduko txapeldun ariko dira elkarren kontra pistan, eta txapelketa irabazteko aukera duten taldeetan ariko dira laurak

2010-03-03

Michael Schumacher. - Mercedes Grand Prix taldeko gidaria

«Denboraldi amaieran irabazi behar duzu, ez hasieran»

Hiru urte egin ditu lehiaketatik kanpora, eta tentuz hitz egin nahi du horregatik. Hala ere, orain artekoari itxura txarrik ikusi ez dionez, txapeldun izatea ez du baztertzen.

2010-01-13

Schumacher lanean hasi da berriz, hiru urteko erretiroaren ondotik

Jerezko zirkuituko entrenamendu saioen lehen jardunaldian parte hartu du, GP2ko auto batekin

2009-11-03

Trantsizio denboraldia

Sebastian Vettelek irabazi du Abu Dhabiko Sari Nagusia, denboraldiko azken lasterketa

2009-11-01

Distira, Hamiltonena

Sasoiko azken proba jokatuko da gaur Abu Dhabiko zirkuitu ikusgarrian, eta ingelesa irtengo da 'pole'-tik

2009-10-20

Aurretik ereindakoa jaso du

Jenson Button Brawn GPko gidari ingelesak Munduko 1 Formula Txapelketa irabazi zuen herenegun Interlagos zirkuituan (Brasil). Lehen titulua du, gorabeheraz betetako hamar urteko ibilbidea egin ondoren.

2009-10-18

Amets egiten jarraitzeko

Barrichellok lortu du 'pole'-a Brasilgo Sari Nagusian, eta Button eta Vettel oso atzean geratu dira

2009-10-06

Txapeldun ohiak txapeldun

Txapelketa irabazteko aukerarik eduki ez arren, nabarmen egin dute gora Hamiltonek eta Raikkonenek

2009-10-03

Handi baten itzulera

Suzukako zirkuitu historikoan jokatuko da Japoniako Sari Nagusia, bihar goizean; Buttonek txapela irabaz dezake

2009-10-02

Ispiluari begira

Mikko Hirvonenek 78 puntu eta Sebastien Loebek 73. Bi proba falta dira Munduko Rally Txapelketa amaitzeko, eta Hirvonen izango da txapeldun bi probetan bigarren sailkatuz gero. Citroenentzat egokia da, ordea, Kataluniako asfaltoa, eta erabakigarria izan daiteke Dani Sordo Citroeneko bigarren pilotuaren lana. Azken bost urteetan ez bezala, kinka larrian iritsi da Loeb amaierara.

2009-10-01

Fernando Alonso Ferrarin ariko da hurrengo hiru denboraldietan

Gidari espainiarrak Renault utzi eta eta Kimi Raikkonenen tokia beteko du Italiako taldean

2009-09-29

Distirarik gabeko txapelduna

BrawnGP taldeko gidari batek, Buttonek edo Barrichellok irabaziko du aurten Munduko 1 Formula Txapelketa

2009-09-27

Bigarrena jarraian

Lewis Hamiltonek 'polea' lortu du Singapurren, eta Red Bulleko gidariekin batera, faboritoa da gaur

2009-09-15

KERSa bai ala ez?

Barrichellok irabazi du Italiako Sari Nagusia, eta titulurako lehia haren eta Buttonen artekoa da orain

2009-09-13

Geldiezinak, Monzan

Lewis Hamiltonek eta McLarenek ederki baliatu dute KERSa, eta sasoiko bigarren 'pole'-a lortu Italian

2009-09-01

Inork ez du irabazi nahi

Raikkonen nagusitu da Belgikan, eta titulua eskuratzekoko lehian dauden lau gidariak eskas aritu dira berriro

2009-08-30

Fisichellak miraria lortu du

Force India taldeko gidari italiarrak ezustekoa eman du, Belgikako Sari Nagusiko 'pole'-a lortuta

2009-08-25

Geldirik ere irabazten da

Lewis Hamiltonek boxetan izandako gorabeherei esker irabazi du Valentzian Ruben Barrichellok