Edukira joan

Publizitatea

Eztabaidak

Nork du arrazoi aurrekontuen aferan: FIAk ala taldeek?

FIAk 2010erako 40 milioi £-ko borondatezko aurrekontu muga ezarri du. Hori hartzen dutenek abantaila teknologikoa izango dute, besteek ez. Honek bi araudiko autoak jarriko lituzke lehian, eta autogile ofizialak erabat kontra dira. Nork egin behar luke atzera?

2009-05-13

Jasotako erantzunak: 7

7

Xbai 2009-05-31 - 19:34:45

Mugak esartzen ez ba dira taldeen arteko ezberdinak oso handiak dira. Ferrari ta MacLaren artean banatzen ziren GPak, orain irekiagoa dago.

Lotura zuzena

6

Asier 2009-05-19 - 19:23:29

FIA dedikatu dadila bere gauzetara, ekipoek erabaki behar dute zenbat gastatu nahi duten. Futbolean nork esaten dio Barçari X-etik behera gastatzeko? FIAk ez du ezer pintatzen hor.

Lotura zuzena

5

Lander 2009-05-19 - 11:13:46

Arrazoi, arrazoi... zaila hori jakitea, ez? Azken batean, iritzi kontua da. Nik behintzat uste dut 1 Formulan, beste kiroletan bezala, arau batzuk daudela, eta parte hartu nahi baduzu errespetatu egin behar dituzula. Taldeek protesta egitea, ados ez egoteagatik? Bai, noski, eskubide osoa daukate, baina ez dira haiek izango arauak ezarriko dituztenak.

Lotura zuzena

4

Koldo 2009-05-14 - 11:03:40

Ez dezagun ahaztu borondatezkoa dela muga hori. Eta a zer nolako iskanbila sortu den. Besterik izango zen araua inperatiboa balitz. Pentsa orduan, nolako panorama...

Lotura zuzena

3

Ati_1000 2009-05-14 - 09:57:24

Ados nago kostuaekin zeoze egin beharra dagoela, baina urtero arau mordoa aldatzeak ez dut uste kostuak jaisten laguntzen dienik. Hala ere zergatik ez poztu tope bat jarri dutelako? bestalde futbolean ere berdin egingo balute seguru iskanbila handiagoa izango litzatekela....

Lotura zuzena

Parte hartu | Zure iruzkina bidali

:

Datu pertsonalak

:

:

Spambotak ekiditeko irudia

:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure iruzkinak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.