Edukira joan

Publizitatea

Eztabaidak

Nork du errua Webber-Vettel istripuan?

Turkiako SNaren 40. itzulian Vettelek Webber gainditzeko saiakera egin du, baina elkar ukitu eta kontrola galdu dute biek, garaipen aukera ere galduz. Nor izan da errudun?

2010-05-30

Jasotako erantzunak: 7

7

Luken 2010-06-03 - 14:17:12

Pilotuek elkarren kontra libreki leiatzeko askatasuna badute, eta hala dela esan izan du beti Redbull taldeak, errua Vettelena da dudarik gabe. Talde ezberdinetako gidariak balira norena litzateke errua? Galdera horren erantzunak argitzen du dena. Vettel azkarrago zetorrelako pasatzen utzi behar al zion? Gogoratu talde aginduak debekatuta daudela F1ean.

Lotura zuzena

6

Inaki 2010-05-31 - 12:36:51

Red Bull etxearentzako ondorio larriak izan arren, lasterketaren liskar bat bezala kontsideratu beharko litzateke. Ez det ulertzen nola ari diran errudun baten bila horren fuerte. Atzoko lasterketaren 1.biran, beste liskar berdintsua gertatu zan Kubica eta Massa-ren artean, eta ez zenez ezer gertatu ez da inor oroitu. Dana dala, aurten taldekideen arteko tirabirei sekulako ohiartzuna ematen ari zaie. Rosberg-Schumi, Alonso-Massa (China-ko SN-ko boxeetako sarrera hura), Vettel-Webber, Hamilton-Button (atzoko lehia ederra izan zen bi hauen artekoa). Beti entzun oi da, irabazi behar deneko lehen arerioa taldekidea dela, baina azken boladan esaldi horri mami asko saiatzen ari zaio. Ez nago ez Vettel-en ezta Webber-en alde egiteko asmorik, baina irakurri dan guztiaz gain, azken biretan oso nabarmena zela Webber-ek zaukan abiadura falta eta ez mclaren etxekoen gidarien aurrean, baita Vettel-en aurrean, eta horregatik uste det Vettel saiatu zala bere taldekidea aurreratzen.

Lotura zuzena

5

Mikel 2010-05-31 - 12:26:25

Red Bull taldeko arduradunena da errua, gidari bakoitza bere lekuan ez jartzeagatik. Gidariel, biek ala biek, irabazi nahi dute... burua galdu eta dena galtzeko arriskua ez ikusteraino. Horrelakoetan arduradunek hartu behar dute, hitzak dioen bezala, ardura.. eta bere beharreko aginduak eman.

Lotura zuzena

4

Mayhem 2010-05-31 - 11:19:58

Ba Helmut Marko gidari oiha eta Red Bull etxeko zuzendarietako bat denak esan omen du erru geihena Webberrek daukala, baina errudun nagusia honen lasterketako teknikaria dela, gidari australiarrari ez abisatzeagatik Vettel askoz azkarragoa zela eta Hamiltonek bere postua arriskuan jartzen zuela... (?)

Lotura zuzena

3

juanjo 2010-05-31 - 10:40:47

Telemetriaren beharrik gabe esaten det Vettelek zuela errua. Webber-en gainera bota zan, baina nola da posible. Gogoratzen Japonen duela bi edo hiru urte? Webber-en kontra jo zuen hor ere.

Lotura zuzena

Parte hartu | Zure iruzkina bidali

:

Datu pertsonalak

:

:

Spambotak ekiditeko irudia

:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure iruzkinak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.