Schumacherren zigorra bidezkoa izan al zen?
Monakoko SNko azken itzulian Schumacherrek Alonso aurreratu zuen, Safety Car-a boxetan sartu ondoren. Ferrariko protesta egin eta FIAk arrazoi eman zion, Schumacher zigortuz. Eman zure iritzia!
2010-05-19
Astelehena, 2023ko urriak 2 - 03:57
Powered by Ainhoa Begiristain, Ander Lujanbio & Laurentzi Garmendia
Monakoko SNko azken itzulian Schumacherrek Alonso aurreratu zuen, Safety Car-a boxetan sartu ondoren. Ferrariko protesta egin eta FIAk arrazoi eman zion, Schumacher zigortuz. Eman zure iritzia!
2010-05-19
juanjo 2010-05-30 - 22:58:12
Arauek ez diote Schumacherri arrazoia kendu! Profernan, objetibo izatea zaila da izen horrekin
PROFERNAN 2010-05-27 - 20:56:44
Schumacherrek ondo dakizki arauak, inork baina hobeto, lehenago ere aritu izan delako lasterketetan. Trikimailua gaizki atera zaio.
juanjo 2010-05-19 - 17:01:03
Ezta pensatu ere, Schumacherrek aurreratzeko aukera zeukan (albistean SHUMIk erakutsi duen bezela)
Mayhem 2010-05-19 - 16:39:37
Nahiz eta segurtasun autoa boxetara sartua izan, aurreratzea debekatzen bada irteera/helmuga markatzen duen marra igaroarte, bidezkoa iruditzen zait laisterketa honetako seigarren postua Alonsori ematea. Baina hortik Schumacherri hainbesteko denbora-zigorra emateari... ez al zen nahiko izango hau zazpigarren postura bueltatuko zuen segundu bateko zigorra ematearekin eta "bronkatxo" batekin? Batez ere araudia hain argi ez zekitela kontutan izanda. Izan ere, badirudi batzutan edozein gidari errudun dela kontrakorik frogatu ezean...
Parte hartzeko arauak