F-hodia debekatu behar al lukete?
Iaz difusore bikoitza izan zen, eta aurten F-hodia. McLarenek sartu zuen eta beste taldeak ari dira orain sartzen. Segurtasun aldetik ez dago argi... debekatzea hobe?
2010-05-09
Astelehena, 2023ko urriak 2 - 03:40
Powered by Ainhoa Begiristain, Ander Lujanbio & Laurentzi Garmendia
Iaz difusore bikoitza izan zen, eta aurten F-hodia. McLarenek sartu zuen eta beste taldeak ari dira orain sartzen. Segurtasun aldetik ez dago argi... debekatzea hobe?
2010-05-09
Mayhem 2010-05-10 - 10:31:53
Bat Formulako gidariek bira bakoitzean hainbat aldiz kentzen dituzte eskuak bolantetik, bateko balazten banaketa hobetzeko, besteko diferentziala eta erregaiaren nahasketa doitzeko... "F-duct" famatua (inork gutxik dakiguna benetan nola dabilen) zuzenguneetan erabiltzeko eskuak berriro askatzea gidarien betebehar bat gehiago bihurtuko da denborarekin, eta hauek orain arte egiten zituzten funtzioen antzera erraztasunez lortuko dute hodi famatuaren zirrikutua ixtea eskuekin edo belaunekin. Arriskutsua? Hurrengo SNa Montekarloko kale estuetan ospatuko da, eta St. Devote, Massenet edota portuko txikanera iristean eta gidariek beriro bolanteari heltzean akatsen bat egiten badute, horrek Montmelon baino ondorio larriagoak izango dituela argi dago. Dena dela, aurreko sari nagusian legezkoa izan den asmakizun bat orain debekatzeari guztiz zentzugabea deritzot, Sailkapenetarako lehen saioan Hispania, Lotus eta Virgin etxeko autoak aparte bidaltzeari bezala.
Parte hartzeko arauak