Zer da aldatu beharrekoa?
Bahreingo lasterketak emozio gutxi izan zuen, eta zerbait aldatu behar da. Zer, ordea? Eta zer egin behar litzateke horretarako?
2010-03-15
Asteartea, 2023ko abenduak 5 - 19:14
Powered by Ainhoa Begiristain, Ander Lujanbio & Laurentzi Garmendia
Bahreingo lasterketak emozio gutxi izan zuen, eta zerbait aldatu behar da. Zer, ordea? Eta zer egin behar litzateke horretarako?
2010-03-15
Mayhem 2010-05-03 - 19:30:53
Argi eta garbi aldatu beharko litzateken gauza bat gidariek ikusleekin daukaten harremana izan beharko litzateke. Atzo bertan Rossik Jerezen MotoGp laisterketa bat irabazi zuenean nola ospatu zuen ikusten egon nintzen, txapeldun italiarra ohorezko bira ematen ari zen, eta halako batean ikusle batzuk gelditu egiten dute, eta pistaren albo batean "bolo" bezala mozorroturiko lagun koadrila bat erakusten diote, Rossik, askorik pentsatu gabe, bola bat botatzeko keinua egiten du, eta "boloek" strike bat antzezten dute, motozale italiarra ikusleekin besarkatzen den bitartean. Badakit hainbesteraino iristea Bat Formulan ezinezkoa dela, eta zaleak pistan sartzea ere guztiz arriskutsua dela, baina gutxienez "Donut" batzuk egiteko baimena balute gidariek...
Kubikoa 2010-04-01 - 01:33:45
Ez dakit zein den zuen gurena baina nik Kubikak (gatxa daukan arren) irabaztea nahi nuke? Eta Zuek?
Mayhem 2010-03-16 - 21:51:47
2010 denboraldia sekula izan denik eta emozionanteena bezala saldu digute, kotxeak oraindik benetako lehian hasi aurretik. Egia da Bahraingo Sari Nagusia ez dela guztiz emozioz betea izan, eta Vettelen autoak bere horretan iraun izan balu oraindik gutxiago izango zukeela, baina 2008ko Australiako SNa ere ez zen izan beste mundukoa, eta denboraldian zehar zenbait ezusteko izan genituen, urteko azken bihurgunean txapelketa erabaki zelarik, nik ez dut uste aurtengo denboraldia Ferrarirentzat pasiadatxo bat izango denik, espero dut RBR, McLaren, Mercedes eta beste talderen batek ere sasoi hobea erakustea, eta horrekin zirkuitoetan lehia gehiago ikustea. Zer egin daitekeen ikuskizuna hobetzeko?bat nator bai Juanjo eta bai Iñakirekin ere, balazten eta aerodinamikoaren konfigurazioa aldatzearekin, baina ez urtea hasi eta gero gidariak gutxienez bi geldialdi egitera behartzearekin, ezta %107ko araua berrezartzearekin ere, horrek araudiaren estabilitatea guztiz kolokan jartzen baitu, arau batzuk adosten direnean, guztientzako dira, nahiz eta horiek talde batzuei besteei baino mesede gehiago egin, eta araudi sendo bat behar dugu, ez urtero aldatzen dena, are gutxiago lasterketa batetik bestera. Bestalde, HRT, Lotus edo Virgin etxeetako gidariek Montekarloko SNan dozena bat bira eskas daramatzatenean eta lasterketako buruak beraien atzeko gurpilen parera iristean hauek ere emozio pitin bat eman dezakete...
Inaki 2010-03-16 - 11:28:17
Aber, gauza bat da azken urtetan entzun izan ditugun neurriak praktikan jartzea (Juanjo-k esaten dun bezala balazten asuntoa, edota aerodinamika mugatzea, azken finean euskarri mekanikoaren eragina priorizatzea), baina gauza da nola "konpondu" daitekeen aurtengo denboraldia. Azken urteotan, kostu murrizketen bilakera dela eta, motorea eta kanbio-en erabiltzeko kopurua murrizten saiatu dira eta horrek gidariei beste erresponsabilitate bat gehitu die, halaber, kotxea karreran "zaindu" behar izatea, eta horrek suposatzen du postu definitu batean aurkitzen direnean, kotxea zaintzen hastea hurrengo karrerarako. Beraz, ez dute gehiago arriesgatzen. Honekin nahikoa izango ez balitz, aurten gurpilen asuntoa dago, eta kontu handiz ibili behar dira, karreraren lehenengo zatian entrenamendu ofizialetako gurpil berdinekin irtetzen direlako, eta hauek bigunenak direnez, ezin dira arriesgatu maniobra arriskutsu bat egitera aurreratzeko, gaizki ateratzen bazaie gurpilak ondatu ditzazketelako eta beraz beraien geldialdia aurreratu behar izatea eta horrek igual behartuko lieke beste geldialdi bat egin behar izatea karrera amaitu baino lehen. Ez dakit, nere uste muga asko ipintzen ari zaie gidariei beraien nortasun konpetitiboa frenatzearren, eta horrek espektakuloaren aurka doa. Dana dala, ezin dana espero, motoetan ematen diren aurrerapenak, 1 Formulan ere ematea. Kirol bakoitzak bere ezaugarriak ditu eta motoen ainako aurrerapenak ikusi nahi dituenak, bah motoen karrerak ikus ditzala.
juanjo 2010-03-15 - 17:23:53
Nere ustez frenadan dago arazoa. Oso metro gutxitan frenatzen dute, ezin da aurreratu. Karbonozko frenoak debekatu!
Parte hartzeko arauak