Badator 2010 denboraldia; nola ikusten duzu?
Iaz BrawnGP izan zen sorpresa nagusia, eta Ferrari nahiz McLaren gaizki aritu ziren. Zer gerta daiteke aurten?
2010-01-10
Astelehena, 2023ko urriak 2 - 02:35
Powered by Ainhoa Begiristain, Ander Lujanbio & Laurentzi Garmendia
Iaz BrawnGP izan zen sorpresa nagusia, eta Ferrari nahiz McLaren gaizki aritu ziren. Zer gerta daiteke aurten?
2010-01-10
1 l 2 l 3 l Hurrengoak »
Lujanbio 2010-03-11 - 21:52:46
Nik Alonsoren alde egingo dut. Denok dakigun bezela, bai Ferrarik eskuderia modura eta baita Alonsok pilotu modura sekulako kalitatea dute, baina ikusi beharko da ea bien konbinazio zer moduzkoa den... Gainera, Massa ere Alonsoren taldekide izango da eta nahiz eta Espainiarrek Alonso taldeko lider izango dela dioten, munduko beste txokoetan ez dute hain argi. Nik ere badauzkat nere zalantzak. Horretaz gain, Red Bullak oso azkarrak izango dira eta ez izan inongo zalantzarik, Ross Brawnek harritu egingo gaitu.
Iñaki 2010-03-11 - 08:07:20
Neuk Alonsongatik egingo det apostua. Behar bada ez da gidaririk azkarrena, baina bai konpletuena baita erregularrena ere. Hamilton arerio latza izan daiteke, baina ikusi beharko da gurpilak tratatzeko duen era zatar hori denboraldi honetan nola konpontzen dan, nere ustean gurpilak izango bait dira aurtengo gakoa. Red Bull-ek ordea, kotxe azkarra egin duela dirudi baina bere fidagarritasuna dudan dago aurredenboraldian ikusi danangatxik. Mercedes etxeak oraindik ez du gauza nabarmenik erakutsi. Ikusi beharko da aurreneko 3 lasterketetan nola moldatzen dan, zeren ez badago lasterketa horietan aurreneko postuetan txapelketa irabazteko aukerak asko jeitsiko zaizkie. Iñaki
Leire 2010-03-10 - 20:13:56
Mercedes-Brown-Schumacher hirukoteak garaitezina ematen du. Baina ikusi egin beharko da.
Buick 2010-03-10 - 17:20:11
Txapelketa Mark Webber-ek irabaziko duela uste dut. Red Bull-ek auto oso ona egin zuen iaz; aurten ere egiten badu Weber puntan ibiliko da. Primerako gidaria da: esperientzia dauka, erregularra da eta erregaiz bapo betetako F1 autoa fin eramango du.
ENEKO 2010-03-10 - 16:56:05
nik, Hamiltonen alde egingo det. Lehengo urtean ez bezala, aurten, lasterketak orekatuago izatea espero dut, eta kotxe txukuna jartzen badiote ez dut zalantzarik. Hamiltonek irabaziko du.
Parte hartzeko arauak