Urteko onena eta txarrena
Denboraldia amaitu eta urak baretu ondoren, eman ezazu zure iritzia urtean gehien eta gutxien gustatu zaizunarekin
2009-11-24
Astelehena, 2023ko urriak 2 - 02:19
Powered by Ainhoa Begiristain, Ander Lujanbio & Laurentzi Garmendia
Denboraldia amaitu eta urak baretu ondoren, eman ezazu zure iritzia urtean gehien eta gutxien gustatu zaizunarekin
2009-11-24
Koldo 2009-12-04 - 11:52:55
Urteko onena niretzat Buttonen poza ikustea izan da. Eta txarrena Singapurreko kontu zikin horrekin Piquet gizajoak sufritu behar izan duena. 1Formulapikutara: inbidia halako kanal polit eta landua ikustean? Eta euskara txukunean gainera?
juanjo 2009-12-01 - 15:01:42
Urteko onena: - Talde txiki bat haundi bilakatu dela: Brawn. Force India ere bai Urteko txarrena: - Massaren istripua - FIA eta FOTA arteko sokatira Aizak "1Formulapikutara", hartzak bizitza lasaiago. Afizioak beharrezko dituk, gurea 1 Formula dek. Beste askorena futbola. Beste batzurena zinema. Beste batzuk mendira joaten dituk. Ni izugarri pozik natxiok: orain 1 Formula euskeraz irakurtzea zeukeat!
1Formulapikutara 2009-12-01 - 13:52:11
Gehien gustatu zaidana Briatoreri bizitza osorako emandako egurre (ez bereziki Briatore morroi usteldua delako, baizik eta Briatorek aski ongi isladatzen duelako zer gauza ustela eta nazkagarria den 1 Formula osoa). Gutxien gustatu zaidana da 1 Formula ZOPATAN ERE agertzen segitzen duela (begira bestela BERRIAko gehigarri hau) Agac, Briatore, Ecclestone eta horien poltsikoak ongi betetzeko, eta, nazkagarriago dena, jendijaje horien helburuak ongi sustatzeko.
Mayhem 2009-11-28 - 09:17:43
Hona hemen ba nire eritzia (xumea, ohi bezala): Urteko onenak:1. Button, Vettel eta Webberren baieztapena lehen mailako gidari bezala. 2. Raikkonen, Hamilton eta Barrichelloren gorakada. 3. Fissichellaren polea Belgikan. 4. Azken-aurreko sari nagusirarte txapelketa erabaki ez izana. Urteko txarrenak: 1. Massaren istripua Hungarian. 2. Iazko Singapurreko SNko iskanbila eta denboraldi haserako eztabaida kotxe batzuen diseinuaren legezkotasuna zela eta. 3. Alonso, Kubica, Rosberg eta beste hainbat gidarik urtea itzalpean pasa beharra beraien autoen maila kaxkarra dela eta. 4. Txapelketa azken sari nagusian erabaki ez izana. 5. Hainbat autogilek agur esana datorren urteko txapelketari (hainbat gidari bikainen etorkizuna kolokan jarriz). 6. Zenbait telebistako aurkezleren iruzkinak (ez al luke denok dakigun erreportari burusoil batek gabonetako loteria iragartzen egon behar urte sasoi honetan?)
Parte hartzeko arauak