Edukira joan

Publizitatea

Eztabaidak

Zer iruditu zaizu Buttonen denboraldia?

Button da 2009ko txapelduna, urtea amaitu baino lasterketa bat lehenago. Ondo hasi, baina erdizka amaitu du. Berak egin al du meritu gehien titulua lortzeko?

2009-10-20

Jasotako erantzunak: 6

6

LUKEN 2009-11-01 - 23:32:02

2007an hiru gidarik egin zuten txapelketa irabazteko meritua, 2008an bik, eta aurten inork ez. Pilotu hona da Button baina nire ustez ez du Shumacherrek, Alonsok, Raikkonenek edo Hamiltonek inoiz erakutsi izan duten extralurtartasunik erakutsi, alderantziz, itxura negargarria eman du lasterketa bat baino gehiagotan. Meritu gutxi baina beste inork baino gehiago, horregaitik bera garaile merezimentu osoz. Zorionak Button.

Lotura zuzena

5

noaindik 2009-10-31 - 19:29:56

Denboraldi osoa hartu behar da kontuan eta matematikoki Button da garailea, beraz, beste inork baina meritu gehiago du. Azken karrerek zapore onik utzi ez duela? ados, baina urte osoa hartu behar da kontuan, ez amaiera bakarrik. Gainontzeko gidariek urte okerragoa egin dute. Merezita, zorionak Button!

Lotura zuzena

4

jberaxa 2009-10-22 - 14:44:07

Niretzat Button-ek merezi zuen txapelketa (Barrichelok eta Vettelek bezalaxe, baino hauek puntu gutxiago lortu dituzte eta horrek balio du). Bestalde, button-ek bere abantaila ongi erabili duela esatea gehiegi iruditzen zait. Egin duen bigarren zatiarekin, txapelketa karrera baten faltan irabaztea besteen hutsegiteen ondorio garbia da niretzat. Halere, Zorionak!

Lotura zuzena

3

Koldo 2009-10-22 - 08:31:40

Meritu gehien egin duena Button izan dela esatea askotxo da agian, baina ezin uka gizonak ahaleginak egin dituela eta azkenean denek desio duten emaitza lortu duela. Edonola ere, ez zait iruditzen garaipena "errazegi" eskuratu duenik.

Lotura zuzena

2

juanjo 2009-10-21 - 09:33:51

Barrichello askoz hobeto ibili da bigarren erdian. Bi karrera irabazi ditu (Valencia eta Italia), podiumean bukatu du (Silverstone)... Button baino hobeto ibili da. Ezin zaio erru guztia kotxeari bota.

Lotura zuzena

Parte hartu | Zure iruzkina bidali

:

Datu pertsonalak

:

:

Spambotak ekiditeko irudia

:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure iruzkinak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.