Edukira joan

Publizitatea

Eztabaidak

Pirelli 1 Formula kaltetzen ari al da?

2013-05-14

Pneumatikoak zeresan handia ematen ari dira. Berez 1 Formula etengabeko lehia bada, pneumatikoen zaintza bilakatu da irabazteko gakoa. Ferrari eta Lotus eroso daude egoera honekin, Red Bull eta Mercedes ez. Pirelli erruduna da edo bi alderen arteko gudaren biktima?

Iruzkinak: 1

Azken mezua

Koldo | 2013-05-16 - 11:56:32

Neumatikoek ezin dute hain protagonista izan batez ere gaizki funzionatzen dutelako. Karrerak a tope egiteko dira ta ez neumatikoak zaintzen preokupatzeko.

Konspirazioa al dago Red Bullen Mark Webberren kontra?

2013-04-15

Azken lasterketetan guztia gaizki atera zaio Mark Webberri. Zorte kontua ala taldean Sebastian Vettel mesedetu nahi dute? Esku beltz bat al dago horren guztiaren atzean?

Iruzkinak: 2

Azken mezua

juanjo | 2013-04-15 - 16:04:24

Ados nago Josurekin. Ez det esaten esku beltza dagonik. Baina igual ez dute atentzio asko jartzen bigarren kotxean ez? Ze beti Webberri pasatzen zaizkio holako gauzak.

Hamilton gogorregi ari al da?

2011-10-10

Lewis Hamilton makina bat aldiz zigortu dute aurten, pistan izan duen gidaketagatik. Azken lasterketetan Felipe Massarekin behin baino gehiagotan izan du ukitua. Gogorregi ari al da? Lasterketako lehia normalak al dira?

Iruzkinak: 1

Azken mezua

juanjo | 2011-10-14 - 20:44:53

Ez, utzi Hamiltoni horrela borrokatzen! Bera gabe karrerak aspergarriagoak dira. Kontaktua beti da ona, pasatu gabe noski. Schumacher ere horrelakoa zen eta begira zenbat irabazi duen.

Zer iruditzen zaizkizu araudiaren aldaketak?

2011-05-25

Dagoeneko bost lasterketa joan dira, eta aurtengo berrikuntza asko epaitzeko nahikoa oinarri badago. KERSaren itzulera, Pirelliren goma ahulak, EMS aleroia... Espero zena eman al dute? Zerbaitean huts egin al dute?

Iruzkinak: 5

Azken mezua

juanjo | 2011-07-09 - 18:36:15

Zenbatgarren aldaketaz ari gera? Jeje

Nor da faborito 2011rako?

2011-03-09

Probak amaituz doaz, eta Australiako Sari Nagusia gertu dago. Nor ikusten duzu faborito? Zein izango da autorik azkarrena?

Iruzkinak: 5

Azken mezua

Asier | 2011-04-16 - 17:45:14

Aurten ere, faborito nagusi Vettel. Autorik onena du eta eskuz oso fin dabilela erakusten ari da.

Nork ordezkatuko du Kubica?

2011-02-08

Robert Kubicak min hartu zuen Italiako rally batean eta denbora luzez ezingo du gidatu. Renaultek bost proba eta erreserba gidari ditu (Senna, Grosjean, Tung, Charouz, Fauzy), baina ez du ezer argitu. Nork gidatuko duela uste duzu?

Iruzkinak: 6

Azken mezua

Iñaki | 2011-02-16 - 19:52:02

Ba dirudienez Renault etxeak, Heidfeld konfirmatu du Kubikaren ordezkari bezala.

Vettelek irabazi du; merezita?

2010-11-14

Amaitu da azkenean txapelketa, eta Vettelek eraman du. Hura izan al da urteko onena? Beste norbaitek gehiago merezi al zuen?

Iruzkinak: 3

Azken mezua

Mayhem | 2010-11-16 - 17:43:17

Txapelketa bat nekez lortzen du pilotu batek bakarrik, Alonsok edo Hamiltonek irabazi izan bazuten, egia da auorik onenarekin ez zutela egingo, baina Red Bullekoen kasuan talde bikain bat egon da atzean, beraien gidari batarekin (txapelketa irabaztek... irakurtzen jarraitu »

Alonso ala Webber?

2010-11-05

Txapelketa bi hauen arteko gauza da, Hamiltonen baimenaz. Bi lasterketa falta dira. Nork irabaziko du non? Eta txapelketa?

Iruzkinak: 5

Azken mezua

Koldo | 2010-11-08 - 09:27:37

Nik ere, Jonek bezala, aukeran nahiago nuke Webberrek irabaztea. Ondo borrokatzen ari da eta poza hartuko nuke txapelduna bera izango balitz. Ez daukat ezer Alonsoren kontra, eta gustukoa ere badut pilotua, baina esan bezala, Webberrek irabaztea nahi... irakurtzen jarraitu »

Webberren eta Hamiltonen arteko gauza?

2010-09-16

Belgikako Sari Nagusian hutsean gelditu ziren Vettel, Button eta Alonso. Hauek titulutik urrunegi al daude jada? Webberren eta Hamiltonen artean jokatuko al da?

Iruzkinak: 3

Azken mezua

Koldo | 2010-10-14 - 15:35:21

Nik uste dut baietz, batez ere Webberren eta Hamiltonen artean egongo dela lehia. Dena den, oso ondo ikusten dut Alonso eta ez litzateke ustekabea izango azkenean titulua berak eramatea.

Zer iruditu zaizu Alonsoren garaipena?

2010-07-25

Alemaniako Sari Nagusian Massa buruan zela, Ferrarik taldeko aginduak erabili ditu hark Alonsori pasatzen utz ziezaion. Emazu zure iritzia erabaki honen inguruan

Iruzkinak: 4

Azken mezua

Altzi | 2010-09-27 - 10:49:38

Kontua da Massa lotsagabe xamarra izan zela (neroni ere haserretuko nintzateke). Baina ez da hozkarik egin behar jaten ematen dizun eskuari. Aginduak beti izan dira, dira, eta izango dira. Normala da. Jokatzen diren diru pilarekin...

Hamilton iruzurgilea al da?

2010-06-27

Lewis Hamilton gertaera askotan nahastua izan da bere ibilbidean zehar. Gezurretan harrapatu dute, eta araudia hautsi izan du. Beste hainbatetan muga-mugan izan da. Tranposoa al da?

Iruzkinak: 3

Azken mezua

SHUMI | 2010-08-16 - 22:33:12

PISTAN POTRO BI DITUEN BAKARRA NIRE USTEZ

Nork du errua Webber-Vettel istripuan?

2010-05-30

Turkiako SNaren 40. itzulian Vettelek Webber gainditzeko saiakera egin du, baina elkar ukitu eta kontrola galdu dute biek, garaipen aukera ere galduz. Nor izan da errudun?

Iruzkinak: 7

Azken mezua

Luken | 2010-06-03 - 14:17:12

Pilotuek elkarren kontra libreki leiatzeko askatasuna badute, eta hala dela esan izan du beti Redbull taldeak, errua Vettelena da dudarik gabe. Talde ezberdinetako gidariak balira norena litzateke errua? Galdera horren erantzunak argitzen du dena. Ve... irakurtzen jarraitu »

Schumacherren zigorra bidezkoa izan al zen?

2010-05-19

Monakoko SNko azken itzulian Schumacherrek Alonso aurreratu zuen, Safety Car-a boxetan sartu ondoren. Ferrariko protesta egin eta FIAk arrazoi eman zion, Schumacher zigortuz. Eman zure iritzia!

Iruzkinak: 4

Azken mezua

juanjo | 2010-05-30 - 22:58:12

Arauek ez diote Schumacherri arrazoia kendu! Profernan, objetibo izatea zaila da izen horrekin

F-hodia debekatu behar al lukete?

2010-05-09

Iaz difusore bikoitza izan zen, eta aurten F-hodia. McLarenek sartu zuen eta beste taldeak ari dira orain sartzen. Segurtasun aldetik ez dago argi... debekatzea hobe?

Iruzkinak: 1

Azken mezua

Mayhem | 2010-05-10 - 10:31:53

Bat Formulako gidariek bira bakoitzean hainbat aldiz kentzen dituzte eskuak bolantetik, bateko balazten banaketa hobetzeko, besteko diferentziala eta erregaiaren nahasketa doitzeko... "F-duct" famatua (inork gutxik dakiguna benetan nola dab... irakurtzen jarraitu »

Schumacher itzuliko al da lehengo mailara?

2010-04-09

Michael Schumacherrek ez du espero zuen denboraldi hasiera izan. Taldekidea berdindu ezinda, garaipena urrun du oraindik. Itzuliko al da aurrealdera, garaipenak lehiatzera?

Iruzkinak: 7

Azken mezua

juanjo | 2010-05-17 - 22:07:41

Bueno bueno, neri iruditzen zait itzuli dale, ez????

Zer da aldatu beharrekoa?

2010-03-15

Bahreingo lasterketak emozio gutxi izan zuen, eta zerbait aldatu behar da. Zer, ordea? Eta zer egin behar litzateke horretarako?

Iruzkinak: 5

Azken mezua

Mayhem | 2010-05-03 - 19:30:53

Argi eta garbi aldatu beharko litzateken gauza bat gidariek ikusleekin daukaten harremana izan beharko litzateke. Atzo bertan Rossik Jerezen MotoGp laisterketa bat irabazi zuenean nola ospatu zuen ikusten egon nintzen, txapeldun italiarra ohorezko bi... irakurtzen jarraitu »

Badator 2010 denboraldia; nola ikusten duzu?

2010-01-10

Iaz BrawnGP izan zen sorpresa nagusia, eta Ferrari nahiz McLaren gaizki aritu ziren. Zer gerta daiteke aurten?

Iruzkinak: 15

Azken mezua

Lujanbio | 2010-03-11 - 21:52:46

Nik Alonsoren alde egingo dut. Denok dakigun bezela, bai Ferrarik eskuderia modura eta baita Alonsok pilotu modura sekulako kalitatea dute, baina ikusi beharko da ea bien konbinazio zer moduzkoa den... Gainera, Massa ere Alonsoren taldekide izango d... irakurtzen jarraitu »

Urteko onena eta txarrena

2009-11-24

Denboraldia amaitu eta urak baretu ondoren, eman ezazu zure iritzia urtean gehien eta gutxien gustatu zaizunarekin

Iruzkinak: 4

Azken mezua

Koldo | 2009-12-04 - 11:52:55

Urteko onena niretzat Buttonen poza ikustea izan da. Eta txarrena Singapurreko kontu zikin horrekin Piquet gizajoak sufritu behar izan duena. 1Formulapikutara: inbidia halako kanal polit eta landua ikustean? Eta euskara txukunean gainera?

Zer iruditu zaizu Buttonen denboraldia?

2009-10-20

Button da 2009ko txapelduna, urtea amaitu baino lasterketa bat lehenago. Ondo hasi, baina erdizka amaitu du. Berak egin al du meritu gehien titulua lortzeko?

Iruzkinak: 6

Azken mezua

LUKEN | 2009-11-01 - 23:32:02

2007an hiru gidarik egin zuten txapelketa irabazteko meritua, 2008an bik, eta aurten inork ez. Pilotu hona da Button baina nire ustez ez du Shumacherrek, Alonsok, Raikkonenek edo Hamiltonek inoiz erakutsi izan duten extralurtartasunik erakutsi, alder... irakurtzen jarraitu »

Button, Barrichello ala Vettel?

2009-10-08

Nor izango da munduko txapeldun aurten? Button da aurrena, 14 puntura dago Barrichello eta 16 puntura Vettel. Bi lasterketaren faltan... nork irabaziko du?

Iruzkinak: 6

Azken mezua

hernanitik | 2009-10-14 - 13:42:20

Vettel eta Buttonen arten ziok koxka

Non gidatuko du Alonsok datorren urtean?

2009-09-15

Ferrarik Monzako lasterketa erabili ohi du hurrengo urterako gidariak iragartzeko. Aurten, Alonsorena egina zegoela uste bazen ere, ez dute argitu. Ferrarin amaituko du, ala McLarenera itzuliko da? Brawn garailean aritu nahiko ote du?

Iruzkinak: 4

Azken mezua

juanjo | 2009-09-30 - 17:37:05

Orain ya argi dago ez? Jeje. Portzierto 303, zure pronostikoa ez da bete!

Nork gidatu behar luke Ferrarin, Massa itzuli artean?

2009-08-23

Ferrarik ordezko gidaria aukeratu behar izan du Felipe Massa osatzen den artean. Schumacherrek ezin gidatu ostean, Luca Badoer ari da hutsunea betetzen. Ba al da hura baino gidari egokiagorik?

Iruzkinak: 2

Azken mezua

Tximas | 2009-09-03 - 14:35:04

Shummacherek ezin badu, Marc Genek gidatu beharko luke, honek bai merezi du eta.

Zer iruditzen zaizu Schumacherren itzulera?

2009-07-31

Michael Schumacherrek erretiroa utzi eta Felipe Massaren lekua hartuko du hurrengo lasterketetan. Zazpi aldiz Munduko Txapeldun izandakoak 40 urte ditu eta aurten ez du 1 Formula autorik gidatu. Ondo egin al du itzultzen?

Iruzkinak: 6

Azken mezua

Koldo | 2009-08-06 - 13:16:10

Niri ere polita iruditu zait albistea. Aukera aparta izango dugu bere eskarmentuaz gozatzeko. Egia da zaletu asko bai, eta etsai asko ere badituela pilotu honek, baina oso figura mediatikoa da, eta bizitasun pixka bat emango dio parrillari...

Jaime Alguersuari: gazteegia 1 Formularako?

2009-07-24

Gidari kataluniarrak 19 urterekin egingo du debuta, eta ez du 1 Formula auto bat inoiz intentsiboki probatu. Probak debekatuta daudenez, gidari berrien sarrera zaildu egiten da. Zentzurik ba al du halako debut goiztiarark?

Iruzkinak: 6

Azken mezua

euskaltzaindia | 2009-08-12 - 11:41:50

hasten dira, eta ez asitzen dira.

Red Bull gauza izango da BrawnGP harrapatzeko?

2009-07-13

Azken lasterketetan Red Bull nagusi izan da eta Brawnek zailtasunak izan ditu. Oraindik 80 puntu daude jokoan; Brawnek seguru al ditu gidarien eta autogileen txapelketak?

Iruzkinak: 1

Azken mezua

juanjo | 2009-07-15 - 09:36:46

Bai, puntu asko falta dira ta Brawn oso flojo dabil.

Zer aldatuko zenuke 1 Formulan?

2009-06-26

FIAk eta FOTAk izandako tirabira 1 Formula hobetzeko konpromezuarekin amaitu dute bi aldeek. Zer uste duzu behar duela?

Iruzkinak: 4

Azken mezua

ni | 2009-07-15 - 21:04:50

Ezerrez, gustatzen ez bazaizu ez ikusi eta kitto! futbola edo paddela ikustera joan.

Epsilon-Euskadi aukeratuko al dute 2010rako?

2009-06-05

Hogeitabat taldek eman dute izena 2010ko 1 Formula Txapelketarako. Haietako hamar ia seguru dira (egungo taldeak), beraz hiru berrirentzat bakarrik dago tokia. Lortuko al du Epsilon-Euskadik haien artean egotea?

Iruzkinak: 7

Azken mezua

Juanjo | 2009-06-24 - 18:22:25

Akabo, aurten ez behintzat

Zein gidari da ondoen ari dena?

2009-05-29

Jenson Button historiako denboraldi hasiera onena egitear da. Baina autoagatik al da? Lewis Hamiltonek etekin aparta atera dio McLaren aldrebesari. Nico Rosberg saio libreetan dizdiratzen ari da. Nor da momentuko gidaria?

Iruzkinak: 4

Azken mezua

Luken | 2009-06-06 - 22:39:03

Nire ustez Alonso eta Vettel. Button-en lana, meritu haundikoa, baina askoz errazagoa izan da. Barrichelo gainditu behar izan du bakarrik orain arte.

Nork du arrazoi aurrekontuen aferan: FIAk ala taldeek?

2009-05-13

FIAk 2010erako 40 milioi £-ko borondatezko aurrekontu muga ezarri du. Hori hartzen dutenek abantaila teknologikoa izango dute, besteek ez. Honek bi araudiko autoak jarriko lituzke lehian, eta autogile ofizialak erabat kontra dira. Nork egin behar luke atzera?

Iruzkinak: 7

Azken mezua

Xbai | 2009-05-31 - 19:34:45

Mugak esartzen ez ba dira taldeen arteko ezberdinak oso handiak dira. Ferrari ta MacLaren artean banatzen ziren GPak, orain irekiagoa dago.

Nori egingo zenioke elkarrizketa?

2009-05-05

Asteburu honetan Bugattiko bihurgunea Circuit de Catalunyan izango da, bertatik zuzenean berri emateko. Irakurleek eskatutako gidaria/pertsonaia elkarrizketatuko du.

Iruzkinak: 12

Azken mezua

tutankamon | 2009-05-17 - 22:09:51

Ba hemendik harritzen naiz Iker, Berriara deitu. Bestela, jai duzu.

Zein da momentuko autorik azkarrena?

2009-04-23

Brawn, Red Bull, Toyota, Williams... Zein taldek egin du aurtengo autorik onena?

Iruzkinak: 10

Azken mezua

beti berdina | 2009-05-13 - 13:31:43

Aizu, horretarako ordaintxen gera impuestoak, udaletxeek garbitzeko. Horri ezker dute lana garbitzaileak. Eta berdina gertatzen da futbolean, maratoietan...

Egokia al da FIAk Hamiltoni jarritako zigorra?

2009-04-02

FIAk Australiako lasterketatik kanporatu du eta zigor gogorrago baten arriskupean dago. Txapelketatik kanpo ere utz dezakete. Bidezkoa al da zigor hau?

Iruzkinak: 6

Azken mezua

Juanjo | 2009-04-20 - 12:29:03

NOiz erabakiko da hau? Ta zeinen artean?