Edukira joan

Publizitatea

ALONSO BAKARRIK DA TITULUA LOR DEZAKEEN BESTE GIDARIA

Vettelen lehen aukera laugarren titulua eskuratzeko

albisteak   2013-10-12 - 11:27:21

0 iruzkin

  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
Jendetza bilduko da Suzukan, urtero legez

Jendetza bilduko da Suzukan, urtero legez

Bost laterketa falta dira aurtengo txapelketa amaitzeko eta Vettelek Japonian aukera matematikoak dauzka titulua bereganatzeko. Horretarako nahikoa du irabazi eta Alonsok zazpigarren postutik atzera amaitzea. Lehen gertaera posible bada ere, Alonsok horren gaizki sailkatzea zailagoa da. Baina aukera hor dago, eta aurten iazko emaitza bera gertatuz gero, Vettel litzateke txapeldun, Ferrarikoak lehen bihurgunean utzi baitzuen lasterketa.

Lau lasterketa jarraian irabazita lortu du Red Bulleko gidari gazteak nagusitasun egoera hau. Lehen denboraldi erdian ez zuen garaipena lortzeko adina indarrik, baina orduan ere pisu handiko puntuak zakuratu zituen, egoera honen oinarri bilakatu direnak. Irabazi gabe ere hiru aldiz bakarrik egon da podiumetik kanpo, baina beti gertu: laugarren egin zuen Txinan eta Katalunian. Silverstonen erretiratu egin zen buruan zela, hori gabe ia segurua zen asteburu honetan bere laugarren titulua.

Fernando Alonso da hori ekidin dezakeen gidari bakarra. Ekiditea esatea askotxo da, eta titulua atzera dezakeen bakarra dela egokiagoa da. Espainiarrak miraritzat jo zuen oraindik aukera bat izate hutsa. Lehen bost lasterketetan bi garaipen lortu zituen, hortik aurrera behera egin aurretik. Haren nagusiak, Stefano Domenicalik, jada zoriondu ditu Vettel eta Red Bull, merezitako titulua dutela aitortuz. Lan hobea egin dutela ezin da ukatu. Ezer erabaki aurretik zoriontzea, ordea, nolabaiteko porrota onartzea da.

Vettelek titulua lortzeko aukera zaintzeaz gain, bere atzean gertatzen ari den lehiaz berriro gozatzeko aukera emango du Suzukak. Grosjean eta Raikkonen taldekide direla ahaztuta dabiltza; Mercedesekoek garaipena zer zen gogoratu nahi dute; Sauber eta Toro Rosso puntutan berdinduta daude, eta euren arteko txapelketa partikularra eratu dute; Massak taldea lortzeko itxura eman behar du. Webberrek ere ibilbidea ondo amaitu nahi du, eta Japonia begiz jota du. Lanak izango dituzte guztiek Vettel gelditzeko, ordea.

Jasotako erantzunak: 0