Edukira joan

Publizitatea

LAUGARREN TITULURAKO BIDEAN PAUSO SENDOA EMAN ZUEN ALEMANIARRAK

Vettel da Ferrarik behar duena

albisteak   2013-09-24 - 07:35:48

0 iruzkin

  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
Sebastian Vettel aurten Monzan, Ferrari autoa alboan duela

Sebastian Vettel aurten Monzan, Ferrari autoa alboan duela

Urteko lasterketa erdiak baino gehiago irabazi ditu Sebastian Vettelek. Igandekoa zazpigarren garaipena izan zuen, beste guztiak baino nabarmenagoa. Horretarako bigarren gelditu zen Alonsori atera zion aldea ikustea besterik ez dago: minutu erditik gorakoa, tartean Segurtasun Auto bat izan zelarik. Azken hiru lasterketetan garaipena lortu du alemaniarrak, mota guztietako zirkuitoetan. Monzan ez zuen aurkaririk izan, eta Singapurren ere ez. Edonon da nagusi Red Bull autoarekin. Irabaztea gozoa bada ere, horrela irabaztea ohitura bilakatzen denean erakargarritasuna galtzen du, bai ikusleentzat, baita gidariarentzat berarentzat ere.

Vettelek guztia lortu du Red Bullekin, ezin da zalantzan jarri lau urtez jarraian munduko txapeldun izango denaren nagusitasuna. Asteburu honetan egin duena txapela kentzeko modukoa izan da, gauza bat irabaztea baita, eta beste bat aurkariak birrintzea. Dagoeneko ez du ezer gehiago erakutsi beharrik Red Bullen. Horregatik, Vettelek beste helburuak bilatu beharko lituzke, bere garaian Schumacherrek egin zuen bezala. Kaiser-ak bi titulu irabazita bakarrik eutsi zion Ferrari berpizteko erronkari, baina han bilakatu zen benetako txapeldun. Italian asko maite dute Alonso, baina bertan daramatzan lau urteetan aurkari berdinaren aurrean belaunikatuta amaitu du. Vettelek helburu berria behar du, benetako erronka. Eta Ferrarik aldaketa behar du, lau urtetan emaitzarik eman ez duen egitura berrantolatu. Orain litzateke une egokia, datorren urteko aldaketa teknikoekin batera.

Jasotako erantzunak: 0