RED BULLENTZAT AHULENA BEHAR LUKEEN ZIRKUITUAN AGINTARI IZAN ZIREN VETTEL ETA WEBBER
Vettel, hasieratik
albisteak 2013-09-07 - 08:44:18
Kanadan lortu zuen Sebastian Vettelek atzo arteko azken polea. Ordudanik hiru garaipen lortu ditu, ordea. Azkenekoa orain bi aste, Belgikan. Ohikoa izan da aurreko urteetan Vettelek bere nagusitasuna larunbatetik bertatik frogatzea, eta igandean berrestea. Aurten halakorik ez da hainbeste gertatu, Mercedesekoak baitira larunbatetako izar. Normalean Red Bullentzat ahulena behar lukeen zirkuituan itzuli da alemaniarra parrillako lehen postura, Mark Webberren babesa alboan duela, gainera. Ostiralean bidalitako abisua atzo gauzatu zuen, aurkariak noraezean ari zirela.
Ez dago oso argi gaurko eguraldi iragarpena, euriaren esperoan baitira batzuk. Horrek argi lezake zergatik izan zen Vettel horren garaitezin gainerakoentzat, baina ziurrenik beste nonbait bilatu behar dira arrazoiak. Red Bull autoak atzeko aleroi gutxi behar du bihurgune azkarretan abiadura handia mantentzeko, eta horri esker berehala lortzen du abiadura zuzenguneetan.
Mercedesen erantzuna espero zen Monzan, haientzat aproposa baita zirkuitua. Hamiltonek, baina, ez zuen Q3 sailkatzera igarotzea lortu. Raikkonen ere atzean gelditu zen, Toro Rossoko bi gidariek aurrera egin zuten bitartean. Alonso bakarrik izan zen Vettelen aurkari zuzenen artean Q3an agertu zena, baina honek ere ez zuen estu hartu. Massaren atzetik amaitu zuen.
Hirugarren postuan Nico Hulkenberg sailkatu zen Sauberrekin. Iaz Checo Perezek podiumean amaitu zuen Monzan, baina aurtengo Sauber autoa ez da horretarako gauza. Hulkenbergen emaitzak erakusten du Vettelen aurkariek atzo ez zutela maila egokia eman.
Pos Driver Team Time Gap 1. Sebastian Vettel Red Bull-Renault 1m23.755s 2. Mark Webber Red Bull-Renault 1m23.968s +0.213s 3. Nico Hulkenberg Sauber-Ferrari 1m24.065s +0.310s 4. Felipe Massa Ferrari 1m24.132s +0.377s 5. Fernando Alonso Ferrari 1m24.142s +0.387s 6. Nico Rosberg Mercedes 1m24.192s +0.437s 7. Daniel Ricciardo Toro Rosso-Ferrari 1m24.209s +0.454s 8. Sergio Perez McLaren-Mercedes 1m24.502s +0.747s 9. Jenson Button McLaren-Mercedes 1m24.515s +0.760s 10. Jean-Eric Vergne Toro Rosso-Ferrari 1m28.050s +4.295s Q2 cut-off time: 1m24.776s Gap ** 11. Kimi Raikkonen Lotus-Renault 1m24.610s +0.633s 12. Lewis Hamilton Mercedes 1m24.803s +0.826s 13. Romain Grosjean Lotus-Renault 1m24.848s +0.871s 14. Adrian Sutil Force India-Mercedes 1m24.932s +0.955s 15. Pastor Maldonado Williams-Renault 1m25.011s +1.034s 16. Paul di Resta Force India-Mercedes 1m25.077s +1.100s Q1 cut-off time: 1m25.030s Gap * 17. Esteban Gutierrez Sauber-Ferrari 1m25.226s +0.907s 18. Valtteri Bottas Williams-Renault 1m25.291s +0.972s 19. Giedo van der Garde Caterham-Renault 1m26.406s +2.087s 20. Charles Pic Caterham-Renault 1m26.563s +2.244s 21. Jules Bianchi Marussia-Cosworth 1m27.085s +2.766s 22. Max Chilton Marussia-Cosworth 1m27.480s +3.161s 107% time: 1m30.221s * Gap to quickest in Q1 ** Gap to quickest in Q2