Edukira joan

Publizitatea

VETTELI ETA GROSJEANI AURRE HARTU BAZIEN ERE, HAUEK DIRA FABORITO ARGIAK

Hamilton polean, ameskeria

albisteak   2013-07-27 - 16:11:52

0 iruzkin

  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
Urteko laugarren pole-a eta hirugarrena jarraian

Urteko laugarren pole-a eta hirugarrena jarraian

Erresuma Batuan eta Alemanian bezala, Hungarian ere Lewis Hamiltonek lortu zuen pole positiona azken unean eta oso tarte txikiagatik. Mercedeseko gidariak urteko laugarrena du honekin, Vettelekin eta Rosbergekin hiruna berdintzen zuen oreka hautsiz. Izatez, Vettel zen lehen postua lortzeko faborito argia, herenegun ezohiko erraztasunaz nagusitu baitzen bi saioetan. Baina atzo goizean lehen pitzadurak agertu ziren Red Bullen gotorlekuan, Hamiltonek ezin hobeto profitatu zituenak.

Hungariak bi faktore nagusirekin egin dio harrera txapelketari. Alde batetik, urteko lasterketarik beroena izan daitekeelako. Gogor jotzen du eguzkiak Budapesten eta horrek berehalako eragina du autoengan. Lehendik jakina da Lotusek gora egiten duela halakoetan, ia-ia Mercedesek behera egiten duen neurri berean. Beste aldetik, Pirellik aspaldi iragarritako pneumatiko berrien estreinaldiaren eskenategia da Hungaria, Mercedesek izan ezik talde guztiek Silverstonek gidari gazteen proban dastatu ahal izan zituztenak. Raikkonenen iritziz, aldaketa honek kalte egin die haiei, aurreko pneumatikoek ez baitute orain arteko sendotasun berbera.

Paradoxikoki, pneumatiko berri hauek probatu ez izanak eragingo zien desabantailaz kexatu den taldeak eraman du pole-a. Aipatu beroa aldeko faktore izan dute horretarako ahaleginean. Gaurko lasterketan antzeko tenperatura espero da, eta hori jada ez da horren abantailatsu izango. Hamiltonek bere maisutasunari esker lortu zuen itzuli aparta, autoak itzuli bakarrera duen doaiari lotuta. Ostiralean Hamiltonek berak onartu zuen beren itzuliko denborak deigarriak zirela, besteenekiko galtzen zuten kopurua aintzat hartuta.

Lasterketa animatzeko Sebastian Vettel eta Romain Grosjean izango dira Hamiltonen atzean. Alemaniarrak tarte handia du txapelketan, eta aurkari guztiak atzean dituenez, hasi bezala amaitzea oso baleko emaitza izango luke. Hamiltonek behera egingo du itzuliak gehituz joan ahala, atzetik dituenak bere bizkarrean pilatuz. Beste edozein zirkuitutan gutxi iraungo luke egoera horrek, baina Hungaroringen aurreraketak ez dira batere errazak. Aurten bi DRS gune izango ditu pistak, helmuga zuzengunean eta lehen bihurgunearen ondorengo zuzengune laburrean. Hamiltonek zuzengune abiaduran abantaila du, halako erasoei aurre egiten lagunduko diona.

Grosjeanek aukera bikaina du bere lehen garaipena lortzeko. Hamilton lehenago edo beranduago aurreratuko dutela suposatuz, Vettelekin izango du lehia nagusia. Alemanian bezala Hungarian ere lasterkta amaierara indartsu iritsiz gero, frantziarrak ongi merezitako garaipena lor dezake. Argi eta garbi Raikkonen baino hobeto dabil Hungarian; Vettel baino hobeto aritzea bakarrik falta du. Alonso bosgarren irtengo da, eta okerrik ezean podiumean amaituko du.

Pos  Driver               Team                  Time      Gap       
 1.  Lewis Hamilton       Mercedes              1m19.388s
 2.  Sebastian Vettel     Red Bull-Renault      1m19.426s  +0.038s
 3.  Romain Grosjean      Lotus-Renault         1m19.595s  +0.207s
 4.  Nico Rosberg         Mercedes              1m19.720s  +0.332s
 5.  Fernando Alonso      Ferrari               1m19.791s  +0.403s
 6.  Kimi Raikkonen       Lotus-Renault         1m19.851s  +0.463s
 7.  Felipe Massa         Ferrari               1m19.929s  +0.541s
 8.  Daniel Ricciardo     Toro Rosso-Ferrari    1m20.641s  +1.253s
 9.  Sergio Perez         McLaren-Mercedes      1m22.398s  +3.010s
10.  Mark Webber          Red Bull-Renault             no time set
Q2 cut-off time: 1m20.545s                             Gap ** 
11.  Adrian Sutil         Force India-Mercedes  1m20.569s  +0.791s
12.  Nico Hulkenberg      Sauber-Ferrari        1m20.580s  +0.802s
13.  Jenson Button        McLaren-Mercedes      1m20.777s  +0.999s
14.  Jean-Eric Vergne     Toro Rosso-Ferrari    1m21.029s  +1.251s
15.  Pastor Maldonado     Williams-Renault      1m21.133s  +1.355s
16.  Valtteri Bottas      Williams-Renault      1m21.219s  +1.441s
Q1 cut-off time: 1m21.612s                              Gap * 
17.  Esteban Gutierrez    Sauber-Ferrari        1m21.724s  +1.374s
18.  Paul di Resta        Force India-Mercedes  1m22.043s  +1.693s
19.  Charles Pic          Caterham-Renault      1m23.007s  +2.657s
20.  Giedo van der Garde  Caterham-Renault      1m23.333s  +2.983s
21.  Jules Bianchi        Marussia-Cosworth     1m23.787s  +3.437s
22.  Max Chilton          Marussia-Cosworth     1m23.997s  +3.647s

107% time: 1m25.974s
* Gap to quickest in Q1
** Gap to quickest in Q2

Jasotako erantzunak: 0