VETTELEK TARTEA HANDITZEKO AUKERA ONA DU, ALONSO ZORTZIGARREN IRTENGO BAITA
Hamiltonen txanda
albisteak 2013-07-07 - 12:56:40
Mercedesen aroa luzatuz doa, atzo Lewis Hamiltonek berriro ere pole-a lortu baitzuen. Bigarrena du gidari ingelesak astebeteko tartean, duela astebete Silverstonen lortutakoari atzo Nurburgringekoa gehitu baitzitzaion. Bere taldekidearekin, ordea, ez zuten kudeaketa egokia egin eta Q2 saioan kanporatu zuten, izugarrizko lehia estuan. Txapelketan oraindik Vettel eta Alonso dira buru, baina Mercedeseko gidariak gorakada nabarmenean dira, geldiezinak.
Vettelek lehen lerroan postua lortu zuen bigarren amaituz. Hamiltonek azken hatsean gainditu zuen, Mercedeseko nagusiei albiste ezin hobea emanez. Lasterketan ere erritmo ona agertu dute zilarrezko geziek, eta horrek kontuan hartzeko gidari bilakatzen ditu. Rosbergek oso atzetik hasi beharko badu ere, pneumatikoak aukeratzeko abantaila izango du. Alonsok goma gogorrarekin egin zuen bere sailkapen itzulia Q3 saioan, bera baino azkarragoak izan zirenekiko estrategia desberdina erabiliz.
Bigarren lerroa Webberrek eta Raikkonenek bereganatu zuten. Webber garrantzia galduz joango da urteak aurrera egin ahala, eta Raikkonenek aldiz gora egin behar du azken lasterketetan behera egin ostean. Beroa lagungarri izan zuten Lotus autoek, Raikkonenen esanetan. Benetako beroa lehen lerroan egongo da, baina. Hamiltonek irabazteko grina dauka, Rosbergi erantzuteko. Eta Vettelek Silverstonen galdutakoa berreskuratu nahi du. Ferrari sailkapenak erakusten duena baino hobeto dago, eta podiuma izango du berriro ere helburu Alonsok.
Pos Driver Team Time Gap 1. Lewis Hamilton Mercedes 1m29.398s 2. Sebastian Vettel Red Bull-Renault 1m29.501s +0.103s 3. Mark Webber Red Bull-Renault 1m29.608s +0.210s 4. Kimi Raikkonen Lotus-Renault 1m29.892s +0.494s 5. Romain Grosjean Lotus-Renault 1m29.959s +0.561s 6. Daniel Ricciardo Toro Rosso-Ferrari 1m30.528s +1.130s 7. Felipe Massa Ferrari 1m31.126s +1.728s 8. Fernando Alonso Ferrari 1m31.209s +1.811s 9. Jenson Button McLaren-Mercedes No time set 10. Nico Hulkenberg Sauber-Ferrari No time set Q2 cut-off time: 1m30.269s Gap ** 11. Nico Rosberg Mercedes 1m30.326s +0.501s 12. Paul di Resta Force India-Mercedes 1m30.697s +0.872s 13. Sergio Perez McLaren-Mercedes 1m30.933s +1.108s 14. Esteban Gutierrez Sauber-Ferrari 1m31.010s +1.185s 15. Adrian Sutil Force India-Mercedes 1m31.010s +1.185s 16. Jean-Eric Vergne Toro Rosso-Ferrari 1m31.104s +1.279s Q1 cut-off time: 1m31.681s Gap * 17. Valtteri Bottas Williams-Renault 1m31.693s +1.146s 18. Pastor Maldonado Williams-Renault 1m31.707s +1.160s 19. Charles Pic Caterham-Renault 1m32.937s +2.390s 20. Jules Bianchi Marussia-Cosworth 1m33.063s +2.516s 21. Giedo van der Garde Caterham-Renault 1m33.734s +3.187s 22. Max Chilton Marussia-Cosworth 1m34.098s +3.551s 107% time: 1m36.885s * Gap to quickest in Q1 ** Gap to quickest in Q2