Edukira joan

Publizitatea

Garaiezina al da Red Bull Erresuma Batuan?

Ander Lujanbio   2013-06-28 - 00:01:10

0 iruzkin

  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Azken urteetan Red Bull jaun eta jabe izan da Silverstonen. Oraingoan, ordea, Mercedesen, Ferrariren eta Lotusen maila altuak eta irabazteko grinak, garaipena inoiz zailago jarriko die.

Silverstone 5.3 kilometroko zirkuitua da. Bihurgune oso azkarrak ditu, Spa-Francorchampsen atzetik, azkarrenak.  Zorua lehorra dagoenean, horrelako zirkuituek ez dute barkatzen, lasterketa eta entrenamendu ofizialetako emaitzak autoen errendimenduaren emaitzak dira. Beste modu batera esanda, auto eskasa dutenek ez dute txiripaz ere aurrean ibiltzeko aukerarik.

Abuztuko oporren aurretik jokatuko den lasterketa izanik eta etxetik gertu, talde guztiek autoei eboluzio eta pieza berriak muntatuko dizkie. Batzuentzat urteko azkeneko hobekuntzak izango dira. Silverstonen lortutako emaitzen arabera, talde batzuek, esate baterako McLaren etxeak, aurtengo autoa hobetzen jarraitzeko ala aurtengo proiektua bertan behera utzi eta datorren urteko autoan buru belarri sartzeko erabakia hartuko dute.

Pneumatikoen iraupenak paper oso garrantzitsua jokatuko du, hauek ongi zaintzean egon daiteke, beraz, gakoa. Oraingoan, Pirellik gogortasun ertain eta gogorrekoak banatu dizkie taldeei. Hiru ala lau geldialdiko estrategiak ikusiko ditugu seguruasko.

Ez dirudi euria egingo duenik, baina Erresuma Batuan batek daki… Euria egingo balu, lasterketaren panorama guztiz aldatuko litzateke eta talde txikiak handiengana gehiago hurbiltzeko aukerak handituko lirateke. Igandera bitartean zerura begira egongo dira taldeetako kide asko.

 

Jasotako erantzunak: 0