Edukira joan

Publizitatea

Hemeroteka

2017-01-17

Altipitatx: Itxinako zaintzaile bakartia

Bakardadean eta bide zailagoetan ibiltzea gustuko duenari bestelakoak sentiarazten dizkio Itxina misteriotsuaren barnean sartu eta Altipitatx moduko kareharrizko erpinera heltzeak.

2017-01-17

Irati Anda. Euskal Mendizale Federazioko zuzendari teknikoa

Behar dira boluntarioak, baina askotan gehiegi erabiltzen dira

Hormetan eskalatzen hasi, eta entrenatzaile segitu zuen Andak. Euskal Mendi Federazioko zuzendari teknikoa da duela sei hilabetetik. Halako lanak nahikoa ez, eta ETBko 'Gailurrean' saioan parte hartzen du. Kirolean aritu zen lehen, eta kirola eta kirolariak kudeatzen ditu orain: hormetatik bulegora egin du.

2017-01-10

Simone Moro. Alpinista

Mendimin handia sentitzen dut oraindik

Ez da edonor, alpinismoaren historiara aspaldi pasatutakoa baita Simone Moro. Neguko espedizioak maite ditu, eta neguan lehendabiziko aldiz igotako hamahiru zortzimilakoetatik lau berak igo ditu. Azkena, Nanga Parbat, Alex Txikonekin.

2017-01-10

Mendi ibilaldia

Munhogain eta Nethe, Hoztatik

Arbaila inguruko mendietan dauden bi izurdura txiki horiek elkarrekin lotzeko, paseo lasaigarri bat egingo dugu, Hoztan eta haren ingurumarian gailen den paraje berdean barrena.

2016-12-20

Etxetik etxera, abentura

Bilboko Mendi Film jaialdiak, bederatzigarrenak, atzerriko film eta ordezkari asko izan ditu, ohi bezala; baina nabarmentzekoa da gero eta gehiago direla Euskal Herriko sortzaileak eta haien lanak. Euskal Herriko zuzendari, errealizadore eta argazkilari mordoxka batek parte hartu dute jaialdian emandako hainbat filmetan. Horietako hiru dira Jon Herranz, Iker Elorrieta eta Mikel Sarasola. Ikusleen kopuruak goia jo du berriz, baina, kopuruez haratago, Jabier Baraiazarra zuzendaria pozik dago ikusleen fideltasunagatik eta jaialdia gero eta publiko zabalagoarengana heltzen delako.

2016-12-20

Mendi ibilaldia

Urrialdo, basiliskoaren bizileku

Urrialdoko basiliskoaren begiradapean itzuli ederra burutuko dugu Badaia eta Arrato mendiguneetatik.

2016-12-17

Oraindik ere zailagoa

Alex Txikon Everest igotzen saiatuko da, neguan eta oxigenorik gabe, inork orain arte lortu gabekoa. Hamabigarren zortzimilakoa luke

2016-12-13

Muhammad Ali Sadpara. Alpinista

Pakistanen ez naiz inor berezia zortzimilakoak igotzeagatik

Mendia behetik igotzen hasten dela ondo daki: zamaketari izan zen aurrena, altuerako xerpa gero, eta alpinista da gaur egun, lorpen historiko bateko protagonista: Nanga Parbateko neguko lehen igoera.

2016-12-13

Mendi ibilaldia

Harri Kulunka

Elezaharraren arabera, Hargibel menditik askatutako hareharrizko bloke handi hau Errolanek Hauza menditik jaurtitako harria omen da.

2016-12-06

Mendi ibilaldia

Beizamako mendietan

Beizama herria, Urraki, Illaun eta Beleku mendien magalean dago Murumendiko mendilerroa.

2016-11-29

Leire Agirrezabala. Mendi korrikalaria

Jende askok espero zuen nik irabaztea, eta espero zutena eman nahi nien

Podiumetatik eta albisteetako tituluetatik desagertu da Agirrezabala. Mendian korrika egitea jolasa eta zoriontasun iturri zen aurrena, baina bere burua estutzeko arrazoi bihurtu zen gero. Uko egin zien lehiari eta lasterketei, ez mendiari.

2016-11-29

Mendi ibilaldia

Baljerriko pagadia

Ordunte mendietako Baljerri tontorraren ipar hegalean ezkutaturik, Bizkaiko pagadirik zabalena dago. Pagoak ez ezik, beste zuhaitz mota asko ere badaude.

2016-11-22

Mendi ibilaldia

Belhigaña Abzkitik

Panoramika ikusgarria, Arbailako basoen eta Zuberoa eta Biarno arteko mugan dauden mendien gainetikoa. Auzoko hiru gailur lotuko ditugu: besteak beste, Belhigaña.

2016-11-15

Haitz Larrinaga eta Imanol Garaizabal. Raidetako parte hartzaileak

Oso garrantzitsua da taldearen oreka, antzera ibili behar izaten baitugu

Oreka. Raidetako taldeen gakoa oreka dela nabarmendu dute Larrinagak eta Garaizabalek, Euskal Raid taldekoek; oreka fisikoa, oreka psikologikoa, eta oreka elkarbizitzan. Hirugarren izan ziren, Europako Txapelketan; bigarren, Getxon.

2016-11-15

Mendi ibilaldia

Oketa, erraldoiari begira

Oketa eta Gorbeia mendiak elkarri begira daudela dirudi. Ibilbidea Zigoitiako Etxaguen herrian hasiz gero, paisaiaz ez ezik, historiaz ere bapo asebeteko gara.

2016-11-12

Katebegiak lotzeko ibilbidea

Kintoan barna, Banka eta Eugi batzen dituen ibilbidea inauguratu dute, bi herrien arteko harremanak estutzeko eta inguruak biziberritzeko. Hala ere, proiektua handiagoa da, eta Donibane Garazi eta Iruñea lotzea dute helburu.

2016-11-11

ATZEKOZ AURRERA. Juanjo Garbizu. Mendizalea

Mendira ere heltzen ari da hiriko presa

Mendizaletasunaren alde erromantikoena eta tradizionalena aldarrikatzen du Juanjo Garbizu mendizale donostiarrak. 'Slow Mountain' bere bigarren liburua aurkezten ari da egun hauetan.

2016-11-08

Alberto Zerain. Alpinista

Oiartzabalek proiektua utziko balu ere, badut zerbait pentsatua

Juanito Oiartzabalen osasun arazoek planak aldarazi zizkioten Zeraini, eta Manaslu igo du, Mariano Galvan argentinarrarekin. Egunotan argituko da zer gertatuko den Oiartzabalekin abiatu zuen proiektuarekin.

2016-11-08

Mendi ibilaldia

Goizarin eta Elama

Iraganak loak hartu du bizimodu askotarikoen eta tokiko baliabide naturalen ustiapen ugarien lekuko izan diren ur hauetan.