Edukira joan

Publizitatea

Elkarrizketak

Irati Anda. Euskal Mendizale Federazioko zuzendari teknikoa

«Behar dira boluntarioak, baina askotan gehiegi erabiltzen dira»

2017-01-17

Hormetan eskalatzen hasi, eta entrenatzaile segitu zuen Andak. Euskal Mendi Federazioko zuzendari teknikoa da duela sei hilabetetik. Halako lanak nahikoa ez, eta ETBko 'Gailurrean' saioan parte hartzen du. Kirolean aritu zen lehen, eta kirola eta kirolariak kudeatzen ditu orain: hormetatik bulegora egin du.
«Mendimin handia sentitzen dut oraindik»

Simone Moro. Alpinista

«Mendimin handia sentitzen dut oraindik»

2017-01-10

Ez da edonor, alpinismoaren historiara aspaldi pasatutakoa baita Simone Moro. Neguko espedizioak maite ditu, eta neguan lehendabiziko aldiz igotako hamahiru zortzimilakoetatik lau berak igo ditu. Azkena, Nanga Parbat, Alex Txikonekin.
«Oso garrantzitsua da taldearen oreka, antzera ibili behar izaten baitugu»

Haitz Larrinaga eta Imanol Garaizabal. Raidetako parte hartzaileak

«Oso garrantzitsua da taldearen oreka, antzera ibili behar izaten baitugu»

2016-11-15

Oreka. Raidetako taldeen gakoa oreka dela nabarmendu dute Larrinagak eta Garaizabalek, Euskal Raid taldekoek; oreka fisikoa, oreka psikologikoa, eta oreka elkarbizitzan. Hirugarren izan ziren, Europako Txapelketan; bigarren, Getxon.
«Mendira ere heltzen ari da hiriko presa»

ATZEKOZ AURRERA. Juanjo Garbizu. Mendizalea

«Mendira ere heltzen ari da hiriko presa»

2016-11-11

Mendizaletasunaren alde «erromantikoena eta tradizionalena» aldarrikatzen du Juanjo Garbizu mendizale donostiarrak. 'Slow Mountain' bere bigarren liburua aurkezten ari da egun hauetan.
«Mendizaletasuna galtzeko zorian gaude; esnatzeko garaia da»

L. M. Zulaika eta T. Barandiaran. EHUko irakaslea eta GMFko kudeatzailea

«Mendizaletasuna galtzeko zorian gaude; esnatzeko garaia da»

2016-10-25

Mendizaletasunean etena gertatzen ari da belaunaldien artean. Gero eta zailagoa da haurrak mendira erakartzea. Gaiari buruzko diagnostikoa eta proposamenak egin ditu Luix Mari Zulaikak, Gipuzkoako Mendi Federazioaren laguntzarekin.
«Zerbait lortu eta gero, zerbait gehiago lortu nahi dut»

ATZEKOZ AURRERA. Rafa Ledesma Arabako ONCEko zuzendaria

«Zerbait lortu eta gero, zerbait gehiago lortu nahi dut»

2016-10-13

Gasteiz Trail 15 kilometroko mendiko lasterketan parte hartu du Rafa Ledesma Arabako ONCEko zuzendariak. Ikusmen arazoak izan arren, bi giden laguntzaz, ibilbidea bukatzea lortu du.
«Ez nuen uste hain denboraldi ona egingo nuenik»

Zuriñe Frutos. Mendi korrikalaria eta txirrindularia

«Ez nuen uste hain denboraldi ona egingo nuenik»

2016-10-04

Mendi lasterketak eta mendi duatloiak uztartzen ditu. Euskal Herrian mendi duatloietan lehiatzen diren emakume bakanetakoa da. Garaipenak lortzen ditu batean zein bestean.
«Arriskua dago haitza eskalada horma bihurtzeko»

Ekaitz Maiz. Eskalatzailea, alpinista

«Arriskua dago haitza eskalada horma bihurtzeko»

2016-09-20

Haitzeko eskaladan hazia eta hezia da Maiz, eta, kirol eskaladaren urbanizazio bete-betean, min ematen diote eskalada hormetatik haitzetara iristen ari diren zenbait jokabidek. Balioen aldaketa dela dio.
«Nire mugetara iritsi nintzela sentitu nuen»

Uxue Fraile. Mendiko korrikalaria

«Nire mugetara iritsi nintzela sentitu nuen»

2016-09-13

Hirugarren izan da Mont Blanceko Ultratrailean. Lehenengo bosten artean sailkatu da azken hiru urteetan. Pozik dago, baina aurten podiuma lortzeko moduak gogoetak eragin dizkio, gorputza mugara eraman duela sentitu baitu.
«Lehiatzeak sortzen didan zirrara ez dut beste inon topatu»

Muriel Ruiz de Larramendi. Eskalatzailea

«Lehiatzeak sortzen didan zirrara ez dut beste inon topatu»

2016-05-31

Gaztetasuna bai, baina lana, teknika, ikasteko gogoa eta ilusioa ere bai. Muriel Ruiz de Larramendik progresio izugarria izan du eskalatzen daramatzan urte apurretan, Gorka Karapetoren gidaritzapean.
«Urte batzuetan 4.000 kilometro egin ditugu»

Benito Lekuona. Mendizalea eta mendi korrikalaria

«Urte batzuetan 4.000 kilometro egin ditugu»

2016-05-10

Teknologiak bereganatutako gizarte batean mendi martxak, lasterketak eta ultratrailak abarkekin egiteagatik da ezaguna Benito Lekuona, baina ibilbide luzeko kirolaria eta mendizalea da. Marka bikainak lortu ditu, bai errepidean bai mendian.
«Aparteko kirolarien lagun taldea da selekzioa»

Iban Letamendi. Mendiko korrikalaria

«Aparteko kirolarien lagun taldea da selekzioa»

2016-04-26

Ez daramatza urte asko mendiko lasterketetan, baina kirol horren gaziak eta gozoak dastatu ditu. Azken bi urteetako lesioak atzean utzita, goi mailara itzuli nahi du. Zegama-Aizkorrin ondo aritzea eta Munduko Kopan lehiatzea ditu helburu.