BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

mendi lasterketak

Marimurumendi

/ ainhoa Lendinez

-Fitxa teknikoa-
-Luzera: 42 km
-Desnibel+: 2300mD+
-Antolatzailea: ehunmilak

Asteburu bikaina izan da, baina batez ere lagun, familia eta mendizalez inguratuta pasa dudalako. Ostiralean 18:00etan hasi zen niretzat Ehunmilak: lagunei segika pasa genuen asteburua larunbat atsaldera arte. Gainera antolakuntzak Etxegaraten elkarrizketak egiteko eskatu zidan, eta oso-oso esperientzia polita izan da, pantaila erraldoia zegoen Beasainen eta elkarrizketak zuzenean eman zituzten. Aurten lagun askok hartu dute parte eta oso ondo pasau dut haiek ikusten eta animatzen. Lagun berri mordoa egin dut gainera.

Marimurumendi lasterketa, berriz, egin dudan lasterketa politena izan da, eta nire maila apalerako, orain arte egin dudan onena ere bai. Hasieratik Eva eta ni joan ginen buruan, bera aurretik. 38. kilometroan saiatu egin nintzen, ondo nijoan, eta harrapatu egin nuen. Lehenengo nindoan! eta 41. kilometroan, Beasainen nintzela, bikiak igo zitzaizkidan, eta orduan, hirugarren eta laugarren zetozenek aurreratu ninduten. Ezin nuen sinetsi. Lurrean nengoen ia, ezin mugituta, mutil batek behatzak gogortu eta bikiak jaitsi zirenean berriz atera nintzen zistuan.

Bigarren zihoana harrapatu nuen baina lehenengoa ya ez. Pena, txapela oso gertu ikusi nuelako. Bikiak igoko ez balira txapela buru gainean izango nuela uste dut, baina halakoa da kirola. Dena den, izugarri disfrutatu nuen, hasieratik amaierara, hunkituta zenbat jendek animatu ninduen, eta zelako giroa egon zen!

Askok galdetu didate proba luzeagoetara joko ote dudan: G2H egitea ez dut baztertzen, baina Ehunmilak ez, gehiegi da, oraingoz behintzat, gehiago gozatzen dut halako proba luzeetan jendea animatzen eta jarraitzen.

Zorionak eman nahi dizkiet antolatzaileei, Ehunmilak eta G2n atera ziren guztiei, amaitu zein ez. Ederra ikuskizuna! Ni honekin geratzen naiz: 41. kilometroan galdu nuen txapela, baina ez garaipena! Asteburu biribila Ehunmilak!

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather

Publizitatea

Bidaia eta mendi kronika 2018

Bidaia eta Mendi kroniken lehiaketa