BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Aitor Muruari omenaldia

Aitor Muruak 15 urtetako lanaren ostean Eskiko Euskal Selekzioaren ardura utzi du.
/

Hamabost urte hauetatik azken urteetan ezagutu dut nik bera eta bere lana, periferiatik bada ere. Lan eta erantzukizun handia, dudarik gabe. Nik behintzat asko baloratu dudana.
Batez ere baloratu dut gazteak adinik zailenean hartu, eta formatzeak dakarren ardura. Baina gazteek jasotzen dituzten baloreak hor geratzen dira; Mendizaletasuna, kirola egiteak sortzen dituen onurak buru nahiz gorputzean, sakrifizioaren garrantzia emaitzak lortzeko eta abar luze bat.
Berriako artikuluan ageri den bezela, gazteetan jarri dute ahalegin handiena. Batetik etorkizuna beraiek direlako, baina bestetik, baliabide gutxien dauzkatenak ere bai. Erabat ados filosofia horrekin.
Eta horrez gain, Aitorrek sekulako lana egin duela iruditu zait neri. Zuzen iezadazue oker banago, baina Karolorekin batera, Nafarroako eta Euskal Autonomi erkidegoko selekzioak, biak batera ibili dira entrenatzen, lasterketetara joaten eta abar.
Txapelketa mailan, Euskal Herriko mendi eskiko txapelketak antolatu dituzte, beste erabatean esanda, Naparrak ere EHko txapelketan sartuaz.
EHko selekzioak nazioartean balio dezan saiatu dira.
Baina Aitorri benetan zerbait txalotzeko baldin badaukat, Euskararekiko gogoeta izan da, 2014 urteko Andres de Regil kopa hartan hartu zuan jarreragatik.
Lehenago ere komentatu izan dudanaren arabera, Andres de Regileko antolatzailien artian (Bilbo ingurukuak dira eta Bizkaiko federazioak parte hartzen omen du antolakuntzan) ez da Euskaraz entzuten, eta 2014 urte hartako edizioan Euskal Herriko txapelketa izatiaz gain, kopako azken lasterketa ere bazan.
Ni ohartu ere ez nintzen egin, Aitorrek Potesen izan zen sari banaketa euskara hutsez egin zuala. Batzuk gaztelera hutsez egiten dabe, eta beste batzuk euskara hutsez, antza.
Ba badirudi batzuk molestatu zirala Euskara hutsez egin zualako behin, eta ohartu ere ez ziran egin beste batzuk gaztelera hutsez egiten dutela beti.
Detaile txikia, baina hartutako lan handia zurea, Aitor. Bejon deiala!

Ondare handia utzi diezu ondorengoeri. Izan seguru zuk erakutsitakoa ez dela ezer ezean gerau.

Eta noski, zorterik onena erreleboa hartu duteneri.

pirukeriak blogean kontakizuna

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather