2015-06-07 / Mikel Arrizabalaga
Gaur ere eguraldia lagun izan dugu. Baztango Ziga herrian utzi dugu kotxea eta PR-NA 1aren bide-seinale zuri eta horiak segituz, Elorregiko leporaino igo gara. Puntu honetan bide balizatua utzi eta Abartango tontorrera zuzenean jo dugu aldapa pikoari aurre eginez. Mendi honen gailurretik Baztango haranaren ikuspegi zabala dago eta bertatik mendiak ez ezik herriak ere identifikatu daitezke. Itzulera Urlegiko lepotik egin dugu eta azkar galdu dugu Berroeta herriraino dagoen desnibela. Segidan Aniz herriaren ondotik pasa eta Zigara itzuli gara. Ibilaldi ederra!
Hona hemen ibilbidearen MAPA
Ibilbide gehiago ikusi nahi izanez gero:
http://askemikel.blogspot.com.es/2015/06/abartango-begiratokia.html