BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Urbia eta Oltzako zelaiguneak

Oltzako zelaigunean
Oltzako zelaigunean / Maite Fernandez

2015-05-31 / Mikel Arrizabalaga

Eguraldi bikaina probestuz, gaur Urbia eta Oltzako zelaiguneak bisitatzera joan gara. Gandiaga Topagunera igo eta bertatik Durura igo gara. Mallako parajeak atzen utzi eta Enaitzen magaletik Urbia aldera jaitsi gara. Arbelarreraino joan eta Zegama-Aizkorri mendi lasterketaren markak aprobetxatuz Oltzako ingurune karstikoan murgildu gara. Pago eta haitz artean marrazten den bide honen amaieran Oltzako zelaigunera heldu gara eta bertako borda atzean utzita, berriro borobil horiek erakutsi diguten norabidean Urbiako fondara itzuli gara. Ederki bazkaldu ostean, ohiko bidetik Arantzazura itzuli gara.

Hona hemen ibilbidearen MAPA

Ibilbide gehiago ikusi nahi izanez gero:
http://askemikel.blogspot.com.es/2015/05/urbia-eta-oltzako-zelaiguneak.html

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather