BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Mendikleta

Kakatzan 2014

Lehiakortasuna zainetaraino sartu digutenean, oraindik ere aurkitu daitezke martxa ezberdinak
/ Kakatzan kartela

Azken urtetan hain famatua egin den kartela marketina baino zerbait gehiago bazela pentsatuaz, 2014 urte hau ondo bukatzeko gerturatu ginen Ondarroara. Kakatzan izeneko mendi bizikleta martxa herrikoia egitea zen asmoa urteko azken egunean.

Aurten mendikleta martxa batzuk egin ditugu. Denak herrikoiak. Halere, ni bezelako kirolari frustratuentzat, edozein martxa da ona barruan daukagun dena emateko, eta halaxe ibili gara herri ezberdinetan parte hartu dugun proba hauetan.

Baina herrikoia bere zentzu puruenean, lagun giroan egiteko Kakatzan-era iritsi behar izan naiz. Martxa edo kedada honen berezitasuna da ez dagoela ibilbidea markatuta, eta tropel osoa azkenaren zain egoten dela igoera bakoitzaren bukaeran, datorren erritmoan datorrela. Kartelean dioten bezela, bidea ez badakizu, segi Rikardori.

Ibilbide dotorearen ondoren, hamarretako ikaragarria, kañeroa eta guzti, eta dena musutruk. Hori Elgoibarren bakarrik existitzen zela pentsatzen nuen, baina Ondarru ezberdina da!

Hurrengo urtean posible bada, hor egongo gera berriz ere lagun arteaz eta mendikletaz gozatzeko

Kronika pirukeriak blogean

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather