BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Erreskateak, Mendi lasterketak, Mendi eski lasterketak

Normaltasun itxura

Israelgo kirolari edo abeslariek normaltasun itxura eman nahi dutelako boikota egitearekin ados gaude,baina Espainiak normaltasun itxura eman nahi duenean,badirudi ez garela ohartzen, eta mendiko lasterketetan Guardia Zibil eta militarrak txalotzen ditugu
/ Egunkaria info

Udan Israelek egindako Palestinaren kontrako azken sarraski handia puri purian zenean gerturatu zen Noa abeslari Israeldarra Gasteizera kontzertua ematera. Kasualki, Tel-Aviveko Maccabik ere Gasteizen jokatu ohi ditu Europako saskibaloi partiduak.

Euskal Herria-Palestina Sareko adituen esanetan, kontu hauekin helburu hauek lortu nahi ditu Israelgo estatuak: Normaltasun itxura ematea, irudi publikoa zuritzea eta abar.

Euskal Herrian jarraipen handia dauka auzi honek, eta ia erabatekoa da Israelen kontrako BDZ (Boikota,Desinbertsioak eta Zigorrak) eskaerarekiko atxikimendua, nere inguruan behintzat.

Aldiz, adibidea gurera ekarriko bagenu, ez dut hainbesteko atxikimendua lortzen, eta hori zapalduak gu garenean!

Mendiko "trail" lasterketetan, eta baita mendi eskiko lasterketetan ere, Estatu Espainiarreko gorputz armatuetako kideak profesionalki horretara dedikatzen ikusten ditugu. Federazioek hartu beharko luketen gastua desbideratu da, gorputz hauen irudi publikoa zuritzeko. Are gehiago, Israelgo kasuan, zibilez ari garen bitartean, hemen okupatzaile militarrez ari gara zuzenean!

Anderrek irekitako ideiari jarraiki, zer pentsatzen ote dute Intxortako edo karretera baztarretako hilotzen senideek, lasterketa batetan militarrak animatzen ditugunean? Ze iritzi edukiko dute Egunkaria auzian torturak salatu zituztenek, Guardia Zibileko kideak lasterketa batetara gonbidatzen ditugunean?

Hego Afrikan gertatu zen bezela, Israelek giza eskubideak errespeta ditzan eskatzeko bide bat BDZ baldin bada, zergaitik ez dugu gauza bera eskatuko Euskal Herriarentzat?

Edo lasterketa bat korritzera baldin badator, zergaitik ez dugu ezikusiarena egiten, propaganda egin beharrean?

Eta gehiago busti nahi duenak, zergaitik ez ditugu errepresentatzen duten horrek Euskal Herrian egin dizkigunak publiko egiten (afusilamenduak, torturak etab).

Eta jazarpenak jarraitzen duen bitartean zergaitik ez ditugu gonbidatzen hemendik alde egitera?

Zerbait egin behar dugula pentsatzen dut, gutxienez honetaz hitz egin, hemen gertatzen dena ez baita normala nere ustez. Gogoeta osoa pirukeriak blogean

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather