BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

mendi lasterketak

Zumaia Flysch: erreakzioak

Zenbait kirolariren iritziak biltzen ari gara.

Zigor Iturrieta (Euba, 197) mendiko korrikalaria: Abertzale eta independentista naizen aldetik, ez dut gustoko horrelako frogak gure herrian izatea, eta gutxiago, lasterketa horietako antolatzaileek, froga hori bertan izatea aukeratzen dutenean. Hau da, nik dakidala, zuk zure lasterketa Espainiako Kopako frogen artean egotea nahi baduzu, Espainiako federazioari eskaera egin beharra daukazu zure lasterketa aukeratua izan dadin eta ni horrek mintzen nau gehiago. Beste alde batetik, lasterketa horiek antolatzen dituztenen jarrera uler nezake, horrelako lasterketa bat antolatzeak normalean, punta-puntako korrikalariak etorriko zaizkizula esan nahi baitu eta zuk antolatzen duzun lasterketa komunikabideetan agertuko dela ere bai. Baina hori guztia lortzeko, nik beste modu batetara jokatuko nuke...

Josu Uriarte (Markina, 1973), txirrindularia eta triatleta: Espainiako kopa edo txapelketa Euskal Herrian jokatzea ez da poztekoa; ni, horren kontra. Mundu horretan oso gutxi mugitu naiz, eta aitortu behar dut ez dakidala boikotak zenbaterainoko indarra izango lukeen. Hasiera batean, behintzat, korrikalaria ikusten dut galtzaile; gehienak askorik ez, baina profesionalak izan barik elitean daudenak bai, eta Euskal Herrian badira batzuk.

Xabi Mujika (Smity), mendizalea: Arkaitzen ikuspuntua erabat errespetagarria iruditzen zait, eta ikuspuntu horretatik barrenak mugituak izatea ulertzen dut.

Niri Espainiako txapelketa edo koparako lasterketa bat Euskal Herrian antolatzeak ez dit minik egiten, Zegamako maratoia munduko txapelketa izateak edota Ehunmiliak probak Mont Blanc ultratrailerako balio izateak minik egiten ez didan bezala. Norberak askatasuna izan beharko luke lasterketa horietan parte hartzeko edo ez, bere balio, sentimentu edota nahietan oinarrituta. Bakarren batek boikota egin edo parte hartu nahi ez duela? Oso ondo. Bakarren batek parte hartu nahi duela? Oso ondo.

Espainiako selekzioaren aurkakoa ere ez naiz, Euskal Selekzioaren aldekoa baizik, eta goian esan bezela, norberak askatasuna izan beharko luke selekzio horietako kide izateko edo ez, bere balio, sentimentu edota nahietan oinarrituta. Horren ildora, selekzioen inguruko debekuen aldekoa ere ez naiz, ezta obligazioen aldekoa ere.

Nik mendizaletasuna askatasun bizipenen multzo bat bezala bizi dut, ingurune bizidun batean bizi eta ariman bakea ematen didan bizipenen multzoa. Beste guztia bigarren mailakotzat jotzen dut, eta ez diot garrantzirik ematen.

Mendizaletasuna bakoitzak barrutik bizi duen gauza bat dela uste dut, eta ni ez naiz inor besteek mendizaletasuna nola bizi duten epaitzeko. Pena sentitzen dut mendizaletasuna norberaren "lehiakortasun" bat izatetik pertsonen arteko lehia bihur daitekela pentsatzen dudan bakoitzean. Eta pena sentitzen dut mendizaletasuna aberrien arteko borroka bihur daitekela pentsatzen dudanean (50eko hamarkadatik gaur egunera zortzimilakoen "konkistarekin" gertatu den bezela). Dena den, ulertzen dut mendizaletasuna konpetizio eta lehiakortasunaren banderaren azpian bizi dezaketenek bandera, aberri eta, zergatik ez, generoarekin ere barne eta kanpo borrokak izatea, baina hau ez da nire borroka. Mendizaletasunean ez behintzat.

Igor Azurmendi (mendiko korrikalaria): Ba nik uste dut arrazoia duela Piruk. Ez dakit Camillek eta Zumaiako lasterketak zer irabazten duten Espainiako kopan sartuta... bestela ere nahiko arrakasta badutela (edo bazutela) uste dut. Ez dakit zer bilatu nahi duten Espainiako kopan sartzearekin. Norbaitek badaki?

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather