BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

mendiko eskia

Altitoy 2014

/

Orain dela 4 urte Andoni Areizagak hauxe esan zigun: "Altitoy-en A ibilbidea bukatzeko gehiago entrenatu beharko duzue". 4 urte geroago, lehengo urtean lortu nuen, 4. saiakeran, Altitoy behingoz bukatzea. Konpetizioko eskiak erosi, esperientzia, entrenamendua, eski maila hobetu. Horrek denak eragingo zuen aurreko urtean bukatzekio. Hala ere Altitoy-k beti ematen du errespetua dituen desnibelengatik eta zailtasun teknikoengatik. Aurtengoan oso bikotekide indartsuarekin eman nuen izena: Uxue Frailerekin. Oso emakume indartsua ultra trailetan. Aste osoa egon zitzaidan esaten eski berriak zituela, oso gutxi erabili zituela, etab. Lasterketan lehenengo jaitsieran ikusi nuen bikain jaisten dela eta mendiko eskiko lasterketetan gehiago ibiliko balitz, emaitza bikainak izango zituela. Banekien Uxuek oso ondo egingo zuela eta bikote ezin hobea osatuko genuela.

Lehenengo egunean 2300 metro desnibel zuen ibilbidea egin genuen Bareges Tournaboup estaziotik hasita. Nahiz eta estaziotik hasi eta honen inguruko lekuetan izan, oso ibilbide polita izan zen, baso arteko zenbait zati pasata. Jaitsierak ez ziren oso teknikoak, eta beraz, hobe guretzat, ez baikara eskiatzaile trabeak. Egun honetan nire erritmoan joan ginen, Uxue atzetik neukala. Nekaturik baina oso pozik bukatu genuen. Gainera oso denbora bikaina egin genuen. Uste nuena baino askoz hobea. Gauean, ordea, afaltzen ari ginela tripak ondoezik jarri zitzaizkidan eta botaka ibili nintzen. Dena den, goizeko 05:00tan esnatu ginenean ondo nengoenez, aurrera!

Bigarren egunean Luz Ardiden estaziotik hasi zen ibilbidea. 2400 metro desnibel. Lehen igoera estazioan izan zen (ze gutxi gustatzen zaizkidan "buelta mariarik" gabeko igoerak). Denera 7 aldaketa egin behar genituen. Bigarren egunean Uxue jarri zen aurrean, niri erritmoa jartzeko. Neukan guztia ematea lortu zuen. 5. igoeraren hasieran indartsu sentitu nintzen baina erdialdetik aurrera txakalaldi izugarria etorri zitzaidan. Ezinean. Itota. Indarrik gabe. Baina aurrera segitu beharra zegoen eta hor Uxueren etengabeko animoek izugarri lagundu zidaten. Gorputzak gelditzeko esaten zidan baina bukatzeko nahiak eta Uxueren animoen indarrek segitzera eramann ninduten. Helmugara oso juxtu iritsi nintzen. Hustuta. Ezin nuen gehiago eman.

Sekula ez nuen lasterketa batean horrenbeste sufritu eta bukatzeak emozio guztiak kanpora atera zizkidan eta noski baita negar malkoak ere. Eskerrik asko Uxue nire mugak hausten eta gainditzen laguntzeagatik!!!!!!

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather

Publizitatea

Bidaia eta mendi kronika 2018

Bidaia eta Mendi kroniken lehiaketa