BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Altitoy 2014

Altitoy 2014

Piriniotako mendi eskiko lasterketen lasterketa. Mendi eskiaren festa nagusia
Juan Preciadoren argazkia, Altitoy 2014ko azken igoera
Juan Preciadoren argazkia, Altitoy 2014ko azken igoera / Juan Preciado
Juan Preciadoren argazkia, 2014ko Altitoyaren  azken igoera
Juan Preciadoren argazkia, 2014ko Altitoyaren azken igoera / Juan Preciado

Aurten ere konturatu ordurako pasatu da mendi eskiko urteko zita garrantzitsuena, Alti Toy lasterketa. Aurten gainera oso berezia izan da, bere sortzaile, bultzatzaile, koordinatzaile, zuzendari, langile eta animatzaile nagusia zen Andoni falta zelako.
Ordezkaezina izan arren, lan talde bikaina osatu da hutsunea bete nahian, eta hartara ikusi ahal izan dugu lehen Andonik bere gain hartzen zituen ardurak lagun ezberdinek hartu dituztela. Ikusten ez diren beste hainbat lan ere egongo dira atzetik, seguru, baina partehartzaile bezela, ez dugu ezer ere faltan somatu, bere presentzia bakarrik.
Pertsona bat bi bider hiltzen dela entzuna daukat; Lehenengoz bizitza galtzen duenean, baina bigarrengoz bere oroitzapenak itzaltzen direnean.
Proiektua martxa onean utzi zuen Andonik. Eta berak gauzatu zuen ideia bizirik mantentzean gure artean segituko du, zalantzarik gabe.
Aurten Karlos Hernandok hartu du zuzendari makila. Lehenengo urte hau ez zen erraxa izango. Mendiko kiroletan gertatzen den bezela, eguraldiak baldintzatzen du dena, eta aurten ere eguraldia ez da lagun izan. Halere, bi egun ahaztezin bizitzeko aukera eduki dugu ibilbide luze eta politetan barrena, nahiz eta goimendien ikusgarritasuna galdu gure, parte hartzaileon segurtasuna bermatzeko.
Zorterik onena opa dizut eta aurtengoaren bidetik jarraitzera animatu. Zorionak Karlos, 2014ko Altitoya bikaina izan da guretzat.

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather

Publizitatea

Bidaia eta mendi kronika 2018

Bidaia eta Mendi kroniken lehiaketa