BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

mendiko eskia

Open Altitoy Ternua

Bi aste baino ez dira falta hitzordu handirako.
Altitoy
Altitoy / Altitoy

Badator Open Altitoy Ternua, Pirinioetako lasterketa zuria. Inoizko Altitoy berezi eta hunkigarriena izango da aurtengoa, haren bihotza, Andoni Areizaga galdu ostean. Hala ere, lasterketak taupadaka segitzen du.

Igor Emery, Altitoy-ko komunikazio arduraduna.

-Aurtengoa berezia izango da, Andoni gabe ezta?
Berezia izango da bai, baina antolakuntzak ez du ezer handirik egin nahi. Esaten dutenez, Andonik nahiko lukeen gauza bakarra aurrera egitea izango zen, eta Altitoy indarrarekin antolatzea. Dena dela, omenaldi txiki bat egingo zaio igandean sari banaketa hasi aurretik, haren emazte Jaione eta alabekin. Bideo bat ere jarriko dugu.

-Nolako Altitoy espero da? Nolakoak izango dira etapak?
Korrikalari ezagunenak ez dira etorriko, eta aurtengo Altitoy inoiz baino herrikoiagoa izango da. Dortsalak berehala amaitu ziren eta guztira 530 lagunek hartuko dute parte. 2 ibilbide izanen dira, eta eguraldiak uzten badu, ikusgarriena larunbateko etapa izango da Pic Du Midiko igoerarekin.

-Grande Coursen ez da egongo aurten Altitoy. Datorren urtean bai?

Iaz estreinakoz Grande Course-n egon zen Altitoy, arrakastatsua izan zen, eta ondo bidean, datorren urtean berriz ere zirkuituan egotea espero dugu.

Altitoy-ko bideoa:

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather

Publizitatea

Bidaia eta mendi kronika 2018

Bidaia eta Mendi kroniken lehiaketa