BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Mendi eskia,segurtasuna mendian

Segurtasuna mendi eskian

Ikerketa soziologikorik egin ez badut ere, mendi eskian gaur egun bi multzo ezberdin daudela esan dezaket; batetik mendian eskiatzea helburu dutenak, eta bestetik mendi eskiko lasterketetarako prestatzea helburu dutenak. Ondoren, hibridoak gaude.
/ Javi Dominguez
Mallako basoa (Aloña, Gipuzkoa)
Mallako basoa (Aloña, Gipuzkoa) / Juan Preciado

Aspaldian kezka bat daukat buruan bueltaka: mendian segurtasuna.
Lasterketek gauza onak ekarri dituzte: Segurtasun materiala momentu oro erabiltzea adibidez. Horregatik, ez dut ulertzen igoeran kaskoa motxilan eramatea, edo Arva, pala eta zunda egunaren arabera eraman edo ez aukeratzea.
Baina gaur beste aldeaz berba egin nahiko nuke, lasterketetako ohitura txarrez.
Lasterketetan korridoreak edo ertzak egiten ditugunean oso prestatuak egoten dira, beharrezkoa balitz sokak jarrita eta abar. Elur jausi arriskua kontrolatua (ez ezabatua, kontuz!!). Mendira goazenean, aldiz, leku batean baldintza batzuk egon arren, gorago edo beherago egon den tenperatura, eraldaketa, haizea eta abarrengatik baldintza oso ezberdinak egon daitezke.
EMFtik Elgoibarren Morkaikori esker egin genuen segurtasun ikastaro batean aipatzen zuten kranpoiak jartzeak ez zeukala zentzurik pioletarekin batera ez bada.
Lasterketetan pioletik ez da erabiltzen. Beraz, bere esperientzia lasterketetan hartu duena ez da pioletaren garrantziaz kontziente.
Horrez gain, aluminiozko piolet eta kranpoiek segurtasuna bermatzen ez zutela ere banuen errezeloa, baina ni arlo hauetako profesionala ez naizenez, intuizioa besterik ez zen.
Aurreko batean Iñigo Larizekin gai honen inguruan hitz egiten esan zidan Oscar Gogorzarekin eduki zutela segurtasun ikastaro bat, eta hark ere gauza bera aipatu ziela.
Kontu handia edukitzeko mendira joatean lasterketetako ohitura eta materialarekin. Are gehiago, nik aipatu ditudan kranpoi eta piolet arinen arriskuaz gain, arropa ere aipatu zuen. Monoarekin ibiltzen garenean ere argi edukitzeko istripu bat izanez gero, denbora gutxian hipotermia bat edukitzeko arriskua dagoela.
Asko poztu nintzen, nere irudipena mendiko hain profesional ona den Oscar Gogorzak ere aipatu izanaz.
Beraz, nere gomendioa zera da, pistetan gora eta behera entrenatzen ibili nahi baduzu, disfruta ezazu, baina mendira ateratzerakoan ez ahaztu arriskuak aurrikusten.

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather