BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Santa Barbara edo Agerreburu?

Zein da Hernaniko mendi muino ezagun honen benetako izena?
/ Mikel Arrizabalaga

2013-07-14 / Mikel Arrizabalaga

Hernanitik abiatu eta Arrikarte lepora igo gara. Bidegurutzeta eta Arrikarte lepoen artean Elutxetako harkaitza edo Mendioker muinoa dago (246 m). Kare-harrizko haitz arrokatsu honen gain aldera igotzen saiatu arren, ezinezkoa gertatu zaigu gaina zapaltzea, landaretza trinkoak bidea ixten baitu. Beraz, lepora itzuli eta aurrez aurre dugun Agerreburu aldera ezohiko bidetik igotzen hasi gara (247 m). Gertu dauden Santa Barbarako eskalada eskolaren hormen ondotik marrazten den bidezidorra segituz gorantz egin dugu. Tarteka ikusgaitz den xendari eutsi, pare bat alanbrezko hesi igaro eta berehala heldu gara Agerreburuko gailurrera, Santa Barbara ermita kokatuta dagoen lekura hain zuzen ere. Bertan ere, izen bereko gotorlekuaren aztarnak, 1874. urtean bigarren gerra karlistan eraikia eta honen punturik gorenean 1955. urtean eraikitako baseliza. Barruti harresituan, Santa Barbara baserria dago eta bere fatxadan arku zorrotza ikus daiteke, ziurrenik antzina bertan izan zen baselizaren lekukoa (1622 urteko aipamen idatzi bat bada). Itzulera ohiko bidetik bete dugu, Marraka eneatik hain zuzen ere.

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather

Publizitatea

Bidaia eta mendi kronika 2018

Bidaia eta Mendi kroniken lehiaketa