BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Lapurdiko itsasertzetik

/ maite fernandez

2017-09-29 / Mikel Arrizabalaga

Lapurdiko itsasertza zeharkatzen duen ibilbide Hendaiako hondartzan hasi eta bertatik Abadiako lurretara igo gara. Dunbak edo Bikiak bisitatu, Abadiako gazteluari bizkarra eman eta Haizabia hotelera jaitsi gara, itsasotik oso gertu. Ibilbidea errepidearen paraleloan hedatzen da eta tarteka bertatik urrutiratu eta labarretara gerturatu gara. Zokoara heltzean, hondartzara jaitsi eta Ziburu pasa eta gero, Donibane Lohizunera iritsi gara.
Donibane Lohizuneko hondartza zeharkatu eta Santa Barbara puntara igo gara, bertan orientazio mahai bat eta kapera moduko eraikin txiki bat ikusi dugu. Ibilbidea bunker askoren ondotik igarotzen da eta aurreko zatia baino urbanoagoa suertatzen da, tarteka labarren ondotik eta zati asko asfaltotik. Dena turismoari begira prestatuta dago. Artxiloako gurutzea atzean utzita, Erromardieko hondartzara jaitsi gara eta aurrerago Lafiteniakora. Zenitzeko bidetik izen bera duen hondartzara gerturatu gara, surflariez beteta hau ere. Getariako hondartzak atzean utzita Bidarte gerturatu gara eta bertan sartu gara Uhabia hondartzatik. ibilbidea Madalena kaperaren ondoan amaitu dugu.

Klikatu hemen ARGAZKIAK (1) ikusteko
Klikatu hemen ARGAZKIAK (2) ikusteko
Klikatu hemen 3D-1 (doarama) ikusteko
Klikatu hemen 3D-2 (doarama) ikusteko
Klikatu hemen TRAKA-1 (mugibili) deskargatzeko
Klikatu hemen TRAKA-2 (mugibili) deskargatzeko
Klikatu hemen TRAKA-1 (wikilock) deskargatzeko
Klikatu hemen TRAKA-2 (wikilock) deskargatzeko

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather

Publizitatea

Bidaia eta mendi kronika 2017

bidaia eta mendi kroniken lehiaketa