BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Ayous

Gentau aintzira Ayouseko aterpetik
Gentau aintzira Ayouseko aterpetik / mikel arrizabalaga

2017-09-22 / Mikel Arrizabalaga

Astuneko teleaulkia hartu dugu eta Truchas aintzirara iristean pista zabala jarraitu dugu Escalarreko aintziraraino. Maldan gora jarri eta Moines lepora haldu gara. Puntu honetan ezker aldetik ateratzen den xendan barrena Moines tontorreraino igo gara. Ikuspegi ederra. Lepora itzuli eta xenda nabarmenetik Ayouseko aterperaino joan gara Bersau lakua atzean lagata. Gentau lakuaren gainean kokatuta dagoen aterpe honetatik Midi d’Ossauren ikuspegi zoragarriaz gozatu dugu.
Zintzurra freskatu ostean, Ayouseko totnorrera igo gara. Pirinioetako talaia bikain honetatik dagoen ikuspegiaz gozatu eta gero, aterpera itzuli eta Berasu lakura igo gara bainatzera. Gorputza freskatu ostean, etorritako bidetik abiapuntura itzuli gara.

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko

Klikatu hemen 3D (doarama) deskargatzeko

Klikatu hemen TRAKA (wikiloc) deskargatzeko

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather

Publizitatea

Bidaia eta mendi kronika 2017

bidaia eta mendi kroniken lehiaketa