BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Mendi martxa

Joserra Romaña mendi martxan burdinaren historia ezagutuz

Bilboko ezkerraldeko meategiek historia handia dute, horren lekuko Zugaztietako aztarnategiak dira.
Bilboko portua defendatzeko kanoi postua Luzero mendian.
Bilboko portua defendatzeko kanoi postua Luzero mendian. / Edu Uribe

Joserra Romaña mendi martxa ( 55 km / 3331 mD+ ) Bilboren ezkerraldean barna murgiltzen da. Joserra orain dela 13 bat urte tximista batek jota mendian hil zen. Bere omenez Ganerantz MTkoek XIII. edizioa antolatu berri dute, bi distantzia prestatuz ( 25 km eta 55 km ).

Hasieran Bilboko portutik abiatzen da Serantes ( 452 m ) eta Luzero ( 309 m ) mendiak zeharkatuz. Ingurune ikusgarria eta Guerra Zibileko kanoi eta lubakiak zeharkatuko ditugu.

Jarraian Montaño ( 319 m, Muskiz ) menditik igaro ostean Las Carreras auzoko anoan indarrak berreskuratuko ditugu. Hurrengo mendiak La Rasa ( 606 m ), Alto Galdames ( 713 m ), Pico Mayor ( 742 m ), Ganeran eta Aldape ( 823 m ) izango dira.

Eretza mendi tentea igaro aurretik bertako aterpean ano eder bat izango dugu, jarraian aipaturiko Eretza ( 877 m ) eta Apuko ( 561 m ) igoaz.

Bukarean, Mendibil ( 549 m ) aurrez aurre izango dugu. Zugaztieta ( La Arboleda ), Trapagaran ( Bizkaia ), Bilboko ezkerraldean kokatzen den aintzinako meategia igaroko dugularik.

Zugaztieta izenaz ezagutzen denaren ingurunean, 1870 aldera, 400 pertsona bizi zirela badakigu. Hamarkada hartan, atzerriko konpainiek Trianoko mendien meatze-ustiapenari bultzada handia eman zioten, eta horren ondorioz biztanleria asko hazi zen. Langile asko behar zirela eta, Espainiako hainbat lekuetatik langile kopuru handia etorri zen. Jende-isuriaren ondorioz bi fenomeno gertatu ziren: alde batetik gure herriak handitu ziren, inoiz ez bezala; eta bestetik herri berriak sortu, meategien ondo-ondoan. Azken horren eredu da Zugaztieta meatze-herria.

Horrela, 55 km ondoren, Portugaleteko Los Lalnos polikiroldegira itzuliko gara.

Beti bezala, Ganerantz mendizale taldekoek antolakuntza bikaina burutu zuten.

Info +: www.mendilasterketa.blogspot.com

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather

Publizitatea

Bidaia eta mendi kronika 2017

bidaia eta mendi kroniken lehiaketa