BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Cervino inguratuz

/ mikel arrizabalaga

2017-08-05 / Mikel Arrizabalaga

Trekinaren irudiak ikusteko klikatu ARGAZKIAK

Laurogeita zortzi urte bete dira euskal mendizale eta abenturazalea izan zen Andres Espinosak Mont Blanc eta Cervinoko tontorrak igotzea lortu zuenetik. 1929ko uztailaren 14an zapaldu zuen lehena eta astebete beranduago, uztailaren 20an, Cervinora bakarrik egindako lehenengo igoera burutu zuen. Gu, berriz, tontorrera igo gabe, mendi mitiko hau inguratzen duten Suitza eta Italiako haranetan murgildu gara astebetez.

Kontrastez betetako lurralde honetan, gailur garaiak, haitz zorrotzak, amaigabeko glaziarrak, izotzezko ezproiak, ibai emaritsuak, baso trinkoak eta landaretza ugari eta ederra mendizalearen begi ninietan txertatzen dira uneoro postal perfektua osatuz.
Zazpi egunetan zehar, mendi magalak zeharkatzen dituzten xenda eta haranak lotzen dituzten lepoak bilatu ditugu eta ondo balizatutako bideetan barna, Mattertal, Turmanntal, Val d’Anniviers, Val de Moiry, Val d’Arolla, Val d’Herens, Valpelline eta Valtournenche haranetako herri txiki eta lurrek osatzen duten ikuskizun paregabeaz gozatu dugu.

"Paisaia bada poema ere,
inola ere ez da mutu;
nori bere estrofa diotsa
harmoniatsu bezain altu."

BITORIANO GANDIAGA
"IZADIMINEZ"

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather

Publizitatea

Bidaia eta mendi kronika 2017

bidaia eta mendi kroniken lehiaketa