BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Eskiekin ibilbide luzeak piriniotan

Camilleren bidea eskiekin

Piriniotan badira udan ezagunak diren buelta zirkularrak. Horietako bat Camilleren senda da. Neguan eskiekin egitea erronka bat da guretzat
Petretxemara igotzen lehenengo argi izpiekin
Petretxemara igotzen lehenengo argi izpiekin / Pirukeriak

Erraldoi txuriak (Aneto, Posets eta Perdiguero) eskiekin egiten saiatzen ari garen bezela (hemen eta hemen ikusi daitezke bi saiakera), Ixakak behin galdetu zidan ea Camillen Senda hau ere eskiekin eta jarraian egiteko gai ote izango ginan.
Erraldoi txurien oso ezberdina da Camilleren bidea.
Altuera: Elur maila oso behean egon behar da Camilleren senda egiteko. Aldiz Erraldoi txuriak egiteko 3000mtako mendiak seguru egon behar dira elur egonkorrarekin, beraz, ez da hainbeste elur behar.
Ibilbidearen filosofia: Camilleren senda aterpetxe batetik besterako zeharkaldia da. Tartean mendi batzuk egin daitezke, baina tontorrak ez dira helburu printzipala. Erraldoi txurietan aldiz, piriniotan garaienetarikoak diren hiru tontor egitea da helburua.
Gertutasuna: Euskal Herritik gertuago dago Camilleren bidea. Ia bide bikoitza egin behar da errepidez Erraldoi txurien epizentroa den Llanos de Hospitalera.

Hori dela eta, eta haserako helburua jarraian egitea bazen ere, aurten Camilleren bidea (gutxi gora behera) etapa ezberdinetan banatuta egiteko aukera eduki dut, bitan lagunekin, beste etapa batean bakarrik.

Hiru etapa zirkular atera zaizkit. Baina neguan ibilbideak orientatiboak besterik ez direla gogora arazi behar dizuet, elurraren egoerak dena baldintzatzen duelako.
Pirukeriak blogean ikusi dezakezue hiru etapa hauetako kontakizuna

1 etapa: Infernuko ahoa-Gabardito-Bisaurin-Sarrioen bailara-Acherreko lepoa-Infernuko ahoa. 41km 3000m+
http://pirukeriak.blogspot.com.es/2017/02/bisaurini-itzulia.html

2 etapa: Candanchu-Sansanet-Forges de Abel-Arlet-Acue-Forges de Abel-Sansanet-Candanchu 35km 2.300m+
http://pirukeriak.blogspot.com.es/2017/06/candan-arlet-acue-candan-ilargi-bete.html

3 etapa: Lintza-Petretxema-Lariste-Ozako basoa-Mallo Gorreta-Klerigoen iturria-Lintza 36km 3.100m+
http://pirukeriak.blogspot.com.es/2017/07/linza-petretxema-lariste-oza-mallo.html

Orain hirurak batzeko falta diren zatiak jarraian egitea ondo legoke. Ea hurrengo neguan astirik hartzen dogun...

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather

Publizitatea

Bidaia eta mendi kronika 2017

bidaia eta mendi kroniken lehiaketa