BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Arditurriko bira (SL-Gi 1007)

/ mikel arrizabalaga

2017-06-15 / Mikel Arrizabalaga

Arditurriko interpretazio zentrotik gertu dagoen aparkalekuan ibilgailua utzi eta bide zabala jarraituz garai batean meatzetako laborategiaren eraikin zaharra izan zenaren ondora helduko gara. Eraikin hau birgaitu eta gero, Aiako Harria Parke naturaleko ondarearen, kulturaren eta naturaren aberastasuna modu didaktikoan ezagutzera ematen dute informazio-euskarri modernoen bitartez. Gaur egun, oraindik garai desberdinetako arrastoak ikus daitezke honen inguruan, hala nola, meatze-sarrerak, eraikin zaharrak, plano inklinatuak, esterilen zabortegiak, harrobiak, Pasaiako portura minerala eramateko eraiki zen trenbide zaharraren bidea eta abar. Lurpean, berriz, kilometro askotako galeria sare handia.

Erromatarrak izan ziren lehenak Aiako Harriko erraiak zulatu eta ustiatzen. Granitozko hiru tontorretatik gertu, Arditurriko meatzeak zulatu eta fruiturik onenak (burdina, zinka, beruna eta kobrea) atera zuten. Hurrengo mendeetan zehar inguru hauetan ustiapen ezberdinak izan ziren, baina egun, jarduera horien arrasto ezberdinak geratu dira soilik.
Arditurriko bira emateko bi bide balizatuak ditugu, lehena kanaletatik doana eta bigarrena, berriz, Imanol Marrodan euskal artistaren "Erabatekoa eta ezdeuza: sorburua" izeneko eskulturaren ondotik pasatzen dena. Biak lotu daitezke.

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko
Klikatu hemen TRAKA (mugibili) deskargatzeko
Klikatu hemen TRAKA (wikiloc) deskargatzeko

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather

Publizitatea

Bidaia eta mendi kronika 2017

bidaia eta mendi kroniken lehiaketa