BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Mendi lasterketa

Galdaramiño igoeran Atzegikoekin bat

Galdaramiño igoeran ( 18 km / 930 mD+ ) Aitziber Urkiola eta Jose Mari Bernedo txapeldun, eta ATZEGIkoen integrazioa helburu.
Sandaliekin mendian saltaka
Sandaliekin mendian saltaka / Periko Iriondo

XI. Galdaramiño igoera Eibarko Urki auzoko jaien barruan ospatu berri da. Parte hartzaileek 18 km eta 930 metroko desnibel positiboa izan dute aurretik; Galdaramiño ( 669 m ), Azkonabitza ( 726 m ), Topinburu ( 590 m ) eta Ilordo ( 500 m ) mendiak igaroaz.

Sailkapena - nesken podiuma: Aitziber Urkiola ( Eibar ), Garazi Sanpedro ( Atxondo ) eta Lide Azkue ( Zarautz ).

Sailkapena - mutilen podiuma: Jose Mari Bernedo ( Eibar ), Jon Alberdi ( Zestoa ) eta Alain Santamaria ( Sto. Domingo de la Calzada ).

Azken urteetako ohiturari jarraituz, ATZEGIkoen parte hartzea proba honen bihotza izan da, neska mutil zein bolondresen esfortzuarekin adimen urritasuna duten pertsonek km batzuk egiten baitituzte mendian zehar. Gizarte honetan beraien integrazioa bultzatu nahian ATZEGI elkarteak lan handia burutzen du aspalditik. Zoriontzekoa eta azpimarratzekoa beraien lana.

Info +: www.mendilasterketa.blogspot.com

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather

Publizitatea