BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Igantziko parajeak

/ maite fernandez

2017-05-19 / Mikel Arrizabalaga

Arantza, Igantzi, bera, Lesaka eta Etxalar herriek osatzen dute Nafarroako Mendialdeko Bortziriak. Bost herri hauek Bidasoa ibaiaren bi ertzetako magaletan kokaturik daude eta mugarekiko duten hurbiltasunagatik, urtetan kontrabandoaren lurrak izan dira. Inguruan altxatzen diren mendien magaletan baserri ederrez gain, belardi zein harizti eta pagadiz osatutako parajeak aurkitu ahal izango ditugu. Ibilbide hau Igantziko parajeak ezagutzeko aukera baliatu dugu, herritik abiatu eta Unanua tontorrera igo eta gero, erreka zuloraino jaitsi gara San Juan Xarreko eremu natural-erlijioso-turistikoa bisitatuz.
Herritik Unanuako tontorrera igo gara eta segidan Arantzako Eguzkialde auzoraino jaitsi gara mendiaren ertzetik. Landondo Arrata ibaiaren paraleloan Arantza eta Igantzi lotzen dituen xendan barrena bete dugu hurrengo tartea. Igantzira heldu aurretik San Juan Xarreko parajea bisitatu dugu.
San Juan iturria herri sinesmenaren arabera, bertako urak sendatzeko gaitasuna du: zapi edo oihal bat bertako iturrian busti eta mindutako gorputz atala igurzten da; gero zapia ondoko harkaitzetan utzi behar da. Errito honek inguruko eta urrutiko jendea erakartzen du. Hortaz gain, goian dagoen haitzuloan artzain baten irudia dago, eta hari dioten debozioa aipatu behar da: San Juan egunean eta hurrengo lau igandetan Igantziko meza bertan egiten da, sinesmen pagano eta kristauen nahasmen bitxiaz.
Paraje polit hau atzean utzi eta ondo markatutako xendatik erraz heldu gara Igantzi herrira.

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko
Klikatu hemen TRAKA (mugibili) deskargatzeko
Klikatu hemen TRAKA (wikiloc) deskargatzeko

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather

Publizitatea

Bidaia eta mendi kronika 2017

bidaia eta mendi kroniken lehiaketa