BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Euskal Herria

Ziordia: "Rock Circus" bidea, 240 metro, 5c+

Antxon Gorrotxategi Egino eta Ziordian egiten ari den lana eredugarria da. Kronika honetan Ziordian iaz irekitako azken eskalada-bidearen berri izango duzue.
"Rock circus" bidearen krokisa, baita "Irati" eta "Birra Moretti" bideen kokalekua ere /

Iaz Ziordian, Ziordiako ezproi famatuaren eskuinean, dagoeneko ekipatu zituen "Irati" eta "Birra Moretti" bideen artean, Javier Barbarin eta Gerardo Bilbaorekin batera, Antxon Gorrotxategik "Rock Circus" bidea ekipatu zuen. 2016ko urrian Iñaki Zuzak bere "mendia eta eskalada" blogean argitara eman zuenetik irrikitan geunden bide hau eskalatzeko, txirrindu berria oparitu dioten haurra kalean estreinatzeko gogoz izaten den moduan.

BIDEAREN DATU BATZUK

- Luzera: 240 metro.
- Luze kopurua: 6.
- Nork irekia: Antxon Gorrotxategi, Javier Barbarin eta Gerardo Bilbao, 2016an.
- Zailtasuna: 5c+. Luzez-luze: 1ºL: II-III (25 m), 2ºL: 5b+ (55 m), 3ºL: 4b-4c (45 m), 4ªL: II (20 m), 5ºL: 5c+ (50 m) eta 6ºL: 5b (45 m). 5c+ pausua A0 moduan erraz eskalatu daiteke.
- Orientazioa: Ekialdea, hala ere eguzkiak jotzen duenean bero handia pasa daiteke. Honegatik ura eramatea gomendatzen dut.
- Hurbilketa: kotxea uzten den lekutik 15-20 minutu.
- Jaitsiera: Bidea amaitzen den lekutik ekialdera doa jaitsiera, harrobiraino puntu gorri eta mugarriz adierazita dago. Ziordiako harrobia erditik zeharkatzen denez, bide hau harrobia itxita dagoenean bakarrik eskalatzea komeni da, hau da, jaiegunetan, bertako langileei lanean lasai utzi eta egiten diren leherketek duten arriskuagatik. Bidea amaitzen den lekutik kotxera 45 minutu inguru pasako ditugu lasai ibiliz gero.
- Erabilitako materiala: 60 metroetako bi soka, luzera ezberdinetako 14 express zinta (15 eraman arren), zintak bilguneetarako eta bi zinta harkaitz-zubietatik pasatzeko (harkaitz-zubi gehienak soka edota kordinoekin babestuak daude, pentsatzen dut denborak aurrera egin ahala material gehiago eraman beharko dela). Alien semaforoa (baita grisa ere) eta Limcam gorri eta horia eraman arren, ez genituen erabili. Walkie-talkie pare bat eramatea ere gomendagarria izan daiteke bilguneen artean oihuka ez aritzeko.
- Bidea eskalatzeko pasatako denbora: 2h25'.

Bidearen inguruko argazki eta informazio gehiagorako hemen klik egin dezakezue.

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather

Publizitatea