BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Mitxitxola

Pasai Donibanetik
/ mikel arrizabalaga

2017-03-17 / Mikel Arrizabalaga

Pasai San Pedron txalupa hartu, Pasai Donibanera pasa eta bertan hasi dugu gaurko ibilaldia. Herri eder eta polit honetako kale estuetan murgildu eta zeharkatu egin dugu. Bide erosoa segituz, Talaia bidearen lehen maldaraino gerturatu gara, Alabortza ingurura hain zuzen ere. Porlanezko malda pikoari aurre egin diogu eta bide seinale zurigorriek erakusten diguten norabidean (GR-121) talaiaraino heldu gara, aurrez aurre dugun itsas-labarren ikuspegiez gozatuz. Orain arteko bide zabala estutu egiten da hemen eta haizearen higadurak sortutako geoforma ederren ondotik marrazten den xendan barrena altuera irabazten jarraitu dugu.
Forma berezi eta txundigarriak atzean utzi eta bidea leundu egiten den lekuan, gertu ikusi dugu Mitxitxolako gaina. Talaia bidea gure ezkerrera utzi eta belarrezko aldapatik tontorreraino igo gara. Ikuspegi ederraz gozatu ostean, Kabitte baserrira jaitsi gara eta bertatik gertu dagoen Kantina tabernan zintzurra freskatzeko beta hartu dugu. Itzulerako bidea hartu dugu segidan eta errepidetik beherantz egin dugu lehen bihurguneraino. Puntu honetan, Arrokaundieta aldera jaitsi gara eta bertan dagoen aterpea eta Lord John gotorlekuaren aurriak bisitatu ondoren, atzera egin dugu, Pasai Donibaneraino jaisten den bide asfaltatuan zehar. Herriko kaira jaitsi aurretik, Santa Ana ermitara gerturatu gara. Eskaileretatik txalupa hartzen den lekura jaitsi gara ibilbidea amaitutzat emanez.

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko
Klikatu hemen TRAKA (Mugibili) deskargatzeko
Klikatu hemen TRAKA (wikiloc) deskargatzeko

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather

Publizitatea

Bidaia eta mendi kronika 2017

bidaia eta mendi kroniken lehiaketa