BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Erentzingo portua eta zabala

/ maite fernandez

2017-02-17 / Mikel Arrizabalaga

Jaizkibelgo paisaiak osagai asko eta aberatsak ditu: itsaslabarrak, itsasargiak, landaretza ugaria, haran eskegiak eta batik bat, itxura fantastikoa duten hareharrizko bloke eta harri bitxiak.
Jaizkibelgo paradorea izandako aurrien ondotik abiatu gara eta errepidearen beste aldean dagoen pistatik barrena beherantz jo dugu. Talaia bidea gurutzatu, Lerueta gainaren ondotik pasa eta Leizanabar muinoaren magaletik jaitsi gara Labetxuko sakanaren aldera jaisten den bidea gure ezkerrera utziz. Pista zabaletik hasieran eta gero xendan zehar Erentzingo zabalaren gain aldean dagoen talaiara igo gara. Argazki pare bat atera eta honen azpirik marrazten den bidetik Erentzingo portu eta zabaleraino jaitsi gara. Jaizkibelgo itsasertzean dagoen badia eta hondartza polit hau garai batean erromatarrek erabili zuten, eta gaur egun urpekarientzat paradisua bilakatu da. Alga biltzaileek erabili ohi zituzten hainbat eraikin ere antzeman daitezke inguruotan.
Ingurune liluragarri honetaz gozatu eta gero, gertu ikusi dugun bide zabaletik, aspaldi kuartela izandako etxearen aurrien ondora igo gara eta bertatik Talaia bidearekin bat egin dugu. Bide balizatua jarraituz beheranzko bidearekin bat egingo dugu eta bertan Talaia bidea utzi eta ibilaldiaren hasieran hartutako bidetik abiapuntura itzuli gara.

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko
Klikatu hemen TRAKA (mugibili) deskargatzeko
Klikatu hemen TRAKA (wikiloc) deskargatzeko

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather

Publizitatea