BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Oleta eta Samiñoko parajeak

/ mikel arrizabalaga

2017-02-10 / Mikel Arrizabalaga

Aginaga auzoan eman diogu hasiera ibilbide honi. Etxeak atzean utzi eta maldan gora abiatu gara pista zabalean zehar. Pinudian murgildu, bertatik atera eta Oleta mendiaren magalean zehar marrazten den bidetik Oleta lepora igo gara. Gertu izen bereko tumulua. Pagozurietarantz jo dugu segidan eta erpin geodesikoaren ondora heldu gara. Izarraitz aldera ikuspegi zabala. Oleta txikiko gaina zapaldu eta izen bereko aterpearen ondora jaitsi gara segidan. Oso egoera onean dagoen aterpea atzean utzi eta aurrez aurre dugun belarrezko bide zabaletik Samiño aldera jo dugu. Lehendabizi Iruarrietako trikuharriaren ondotik pasa gara eta segidan, maldari eutsi eta mendiaren ertzetik Irauarrietako tontorrean dagoen erpin geodesikoaren ondora igo gara. Gertu, Samiñoko tontorra. Bertatik ateratzen den xenda jarraituz Gurutzetako gainera abiatu gara eta segidan Iruarrietako txabola dotorearen ondora.
Etorritako bidetik atzera egin dugu eta altuera galdu bezain pronto, Oleta aldera jo dugu gandorrean zehar ibiliz. Mendi honen tontorretik zuzen zuzenean jaitsi gara malda pikoan altuera erraz galduz. Igotzeko erabili dugun bidearekin bat egin eta berehala jaitsi gara abiapuntura.

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko
Klikatu hemen TRAKA (mugibili) deskargatzeko
Klikatu hemen TRAKA (wikiloc) deskargatzeko

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather

Publizitatea

Bidaia eta mendi kronika 2017

bidaia eta mendi kroniken lehiaketa