BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Morkaiko eta Kalamua

/ mikel arrizabalaga

2017-01-28 / Mikel Arrizabalaga

Idotorbeko San Pedro elizaren ondoan kotxea utzi eta Morakiko aldera abiatu gara. Errepidean zehar bete dudgu hurrengo kilometro eta erdia. Bide-seinale zuri-hori-gorriak jarraituz Santumotzen ondotik igaro gara eta pista nabarmenetik Hiru Iturriko lepora igo gara. PR-aren marka zuri eta horiak segituz Oatxiki baserriaren ondotik jaitsi gara. Laster Morkaikoko tontor aldera sigi-sagan igotzen den bidetik gurutze erraldoiaren ondora heldu gara.
Etorritako bidetik metro batzuk atzera egin eta parez pare dugun maldari ekin diogu. Xenda erosotik erraz itzuli gara berriro Hiru Iturri lepora. Iturria bisitatu eta maldan gora jarri gara Kalamua aldera. Aldats gogorra gainditu eta gero, azken metroak belarrezko alfonbratik bete ditugu. Kalamuako tontorrean, erpin geodesikoarekin batera, Euskaraz Bizi, Mendizale baten irudia eta kohete batena osatzen dute multzoa.
Tontorretik dagoen ikuspegi bikainaz gozatu ostean, Arrate aldera jaisten den bide zabaletik maldan behera jaitsi gara. Bidegurutzera iristean, Arratera doan bidea utzi eta ezkerretik ateratzen dena aukeratu dugu. Lurrezko pistan zehar, lehen baserrien ondora jaitsi gara eta segidan igotzeko hartu dugun ibilbidearen lehen zatiarekin bat egin dugu Idotorbera itzuliz.

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko
Klikatu hemen TRAKA (mugibili) deskargatzeko
Klikatu hemen TRAKA (wikiloc) deskargatzeko

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather

Publizitatea