BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Euskal Herria

Aketegi, "Bizkaitarren koxkobilok" irteeratik

Aketegira neguan igotzeko milaka bide ezberdinako bat aurkezten dizuet, elurra oso gogorra dagoenean egiterik izango duguna, merezi du bisitatxo bat egiteak.
Ibilbidearen krokisa
Ibilbidearen krokisa /

Batzuetan ibilbide batzuk aurretik pentsatu gabe ateratzen dira inprobisazio moduan. Honelako zerbait gertatu zen hemen azaldutako ibilbidearekin. Kotxetik ideia batekin atera eta ezberdin batekin itzuli.

JARRAITUTAKO BIDEA

Bidearen deskribapenarekin jarraitu aurretik, esan "bizkaitarren koxkobilok" irteeraren izena guk asmatua dela guk erreferentzi bezala erabili ahal izateko. Irteera bere izen propioa izan dezake (ez dugu inon topatu). Gure asmoa ez da urteetan jarraitu diren kanalen irteerak gure modura batailatzea.

Irteera honetara iristeko guk Aketegiko Erdiko kanala (Nardagaizto) igo genuen. Hala ere Aketegiko Ezkerreko kanalatik ere igotzerik badago, gainera kanal hontatik igotzen bagara igoera zuzenagoa egingo dugu.

Irteera hau non dagoen ideia egiteko, "Eskirol" irteerara eramaten duen elur maldaren azpian jarri eta gora begiratzen badugu lau irteera posible ikusiko ditugu: ezkerrean ""Eskirol", parean "2X1", honen eskuinean "Batida" eta hauen eskuinean "bizkaitarren koxkobilok".

"Bizkaitarren koxkobilok" azpitik dirudiena baino tenteagoa da. Hasieran eskuinera doan 4-5 metroetako zeharkalditxo diagonal bat egin behar da (50-55º baina eskuekin eutsi ahal izateko harkaitzak daude) harkaitz baten azpian gelditu arte. Zeharkalditxo honen ondoren gora zuzen jarraituko dugu 65 graduetara iristen den elur mingaina eskalatuz. Igoeraren bi aldetan harkaitzak ditugu igoera hau babestu nahi bada asegururen bat jarri ahal izateko, baina hala ere aseguratzeko aukera ugaririk ere ez dauka.

Jarraitu aurretik esan nahi dut topatu genuen elurraren kalitatea beharbada azken urteotan izan dugun gogorrena izan zela (tarteren batean izotza ere bazegoen) eta honek irteera eskalatzeko aukera eman zigun. Aizkorrin izaten den ohiko elurrarekin ez dakigu hemendik igotzerik izango den, eta igotzekotan irteera oso zaila izango dela pentsatzen dut.

Irteeratik Aketegi eta Aitxuri mendiak igo daitezke ertza jarraituz.

ERAMANDAKO MATERIALA

Eskaladarako materiala eraman beharko dugu: 30 metroetako bi soka, Alien eta Lincam jokua, bi iltze, zinta edo baga batzuk, 5 express zinta, arnesa, piolet teknikoak, kranpoiak eta kaskoa.

Amaitzeko irteeraren bideoa uzten dizuet, espero dut gustuko izatea.

Informazio, argazki eta azalpen gehiagorako hemen klik egin dezakezue.

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather

Publizitatea