BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

EH mendi erronka 2016: Oihana Kortazar eta Julen Martinez de Estibariz txapeldun!

Leitzan ospatzen den EHMEn ( 67km / 3600mD+ ) hezetasun handia protagonista izan da.
EH mendi erronkako parte hartzaile bat Irumgarrietan ( 1431 m ).
EH mendi erronkako parte hartzaile bat Irumgarrietan ( 1431 m ). / Edu Uribe

2016-06-05 / Edu Uribe

Euskal Herria mendi erronka ( 67km / 3600mD+ ) ospatu berri da, eta Euskal Herriko ultren txapelketan Oihana Kortazar eta Julen Martinez txapeldun izan dira.

Gizonezkoetan hasieran lehia estua izan zen Jokin Lizeaga eta Iker Karreraren artean. Jokin lasterketa guztian buruan joan zen 15 minutuko tartearekin, baina Ireberrerako igoeran, 55. km-an, proba bertan behera utzi behar izan zuen eskumako orkatilan zuen bihurrituak eragiten zion minarengatik. Bukaeran berriz Julen Martinez de Estibarizek Iker Karrerari 15 segundoko tartea soilik atera zion, Leitzako enparantza nagusian txapela eskuratuz.

Emakumeen artean berriz, Oihana Kortazarrek garaipen handia lortu zuen, ultren munduan estreinekoz parte hartuz. Bigarren postuan Elena Calvillo izan zen, eta hirugarrena berriz Leire Martinez.

Sailkapena:

Mutilak:

1- Julen Martinez: 7:03´23´´

2- Iker Karrera: 7:03´38´´

3- Ander Barrenetxea: 7:09´04´´

Neskak:

1- Oihana Kortazar: 7:55´02´´

2- Elena Calvillo: 8:36´11´´

3- Leire Martinez: 8:48´33´´

Leitzan ospatu berri den IV. edizioak 750 parte hartzaile izan ditu, horietatik 561ek lortu zuelarik bukatzea, eguraldi hezeak eta denbora mugek baldintzaturik. Gogoratu 13 orduko muga dagoela 67 km burutzeko, eta tarteko denbora kontrol batzuk pasatu behar direla; Gaintza ( 18.km, 3h15´ ), Aralarko San Miguel ( 27. km, 5h45´ ) eta Lekunberri ( 45,5. km, 8h30´ ), Leitzako helmugan 13 orduren azpitik egon ahal izateko.

Ibilbidea: Leitza, Guratz ( 955 m ), Arribe, Gaintza, Irumugarrieta ( 1431 m ), Artxueta ( 1341 m ), Aralarko San Miguel, Iribas, Alli, Lekunberri, Ireber ( 1207 m ), Leitza.

Info+: www.mendilasterketa.blogspot.com

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather