Sakanako ibilaldia
2016-05-01 / Edu Uribe
ZIRKUITUAren barruan Sakanako ibilaldiak ohiartzun handia du. 54 km-tan bi mendi zerra ezagun gurutzatzen ditu; Beriain aldekoa ( 1498 m ) eta Uharte Arakilera jaitsi ostean Aralarko San Migelera ( 1248m ) igo behar da. Santutegian indarrak berreskuratzeko parada izaten da, azken 24 km-ei aurre egiteko.
Aurten, 2016an, Irurtzungo Iratxo elkartekoek XXVII. edizioa bete dute, eta urtero bezala beraien antolakuntza ona azpimarratu beharra dugu.
Sakanako ibilaldiaren ibilbidea ( 54 km / 3388 mD+ ) hurrengo hau da: Irurtzun, Txurregi ( 1100 m ), Beriain / San Donato ( 1498 m ), Uharte Arakil, Aralarko San Migel ( 1242 m ), Madotz, Larrazpil ( 1042 m ), Latasa, Trinitatea Erga ( 999 m ), Irurtzun.