Uhartearen etorkizun instituzionalari buruzko itunak bide parlamentario ziurgabea hasiko du Frantzian. Errepublikanoak alderdi eskuindarrak argi utzi du ez duela onartuko legeak egiteko eskumena.
Nazione da Korsikako alderdi nazionalisten artean etorkizun instituzionalari buruzko ituna sinatu ez duen bakarra. Tomasirentzat, akordioa «hutsegite politiko eta estrategiko bat» da.
Luhusoko ekintza mugarri izan zen ETAren armagabetzean eta, oro har, gatazkaren ondorioen korapiloa askatzen hasteko. Polizia operazioaren ostean, Frantzia jarrera aldatzen hasi zen, azkenean inplikatu eta desarmatzea errazteraino, Espainiari men egiteke.
Maiatzek bost liburu aurkeztu ditu bedatserako. Bakoitza genero batekoa da, eta askotariko gaiak lantzen dituzte. Maiatzen betiko aniztasuna defendatu du Etxezaharretak.
Durangoko bonbardaketari buruzko ikerketa bat plazaratu dute Gerediaga eta Durango 1936 elkarteek. Datu berrien argitan, 213 lagun hil ziren erasoaren ondorioz.
Argentinan lurrak atzerritarren esku uzteko prozesua «inongo lotsarik gabe» egiten ari dira Milei presidente denetik. Barilochen, esaterako, kanporatu egin dituzte maputxe komunitate batzuk.
Algoritmoak baliatuz simulazioak egiten ditu Muñozek bere ordenagailuan. Ekuazioak garatzeko «sormen handia» behar dela esan du matematikariak: «Lan artistikoa da, inspirazioa behar baita problemen konponbidea lortzeko».
Artedrama Euskal Laborategiak antolatutako antzerki topaketek euskal antzerkiaren hiriburu bilakatuko dute Aulesti, apirilaren 1etik 6ra bitartean. Hemeretzigarren urtea dute.
Aldi hau kontatzeko tresna ezinbestekoa da feminismoa. Eguneroko bizitzako korapiloak ulertzen, aniztasuna islatzen, konplexutasuna askatzen eta emakumeen ahalduntzea elikatzen saiatuko da BERRIA atal honetan.
Munduko eta Euskal Herriko ingurumen albisteak biltzen ditu BERRIAk leiho honetan. Klima, biodibertsitate eta ekologia krisiak egunero zipriztintzen dute eguneroko errealitatea, eta BERRIAk behar den sakontasunez kontatu nahi dizkizu horri buruzkoak.
1924ko martxoaren 16an, Angel Sopeñak Txarlazo ondoko monolito ikusgarria eskalatu zuen, bakar-bakarrik. Euskal Herriko lehen eskalada izan zen, mugarri bat euskal mendizaletasunaren historian.
Itxurazko normalizazio baten azpian gertatzen diren botere desorekak dira Sarrionandiaren kezka literario nagusia, idazleak aitortu duenez, eta horren froga dira argitaratu dituen azken bi liburuak ere.